Ireki menu nagusia

Mahendra Bir Bikram Shah Dev (Katmandu, 1920ko ekainaren 11 - Bharatpur, 1972ko urtarrilaren 31) Nepalgo erregea izan zen 1955 eta 1972 artean.

Mahendra Nepalgoa
Mahendra of Nepal (1967).jpg
Nepalgo errege

1955-03-13 - 1972-01-31
Tribhuvan Nepalgoa - Birendra Nepalgoa
Bizitza
Jaiotza Katmandu1920ko ekainaren  11
Herrialdea  Nepal
Heriotza Katmandu1972ko urtarrilaren  31 (51 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Tribhuvan Nepalgoa
Ama Kanti Rajya Laxmi Devi
Ezkontidea(k) Indra Rajya Laxmi Devi Itzuli
Queen Ratna of Nepal Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Shah dynasty Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak monarka eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Gradua field marshal Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa hinduismoa

FamiliaAldatu

1920an jaio zen Mahendra, Tribhuvan erregearen semea zen. 1940an Indra Rajya Laxmirekin ezkondu eta hiru seme (Birendra, Gyanendra eta Dhirendra) eta hiru alaba (Shanti, Sharada eta Shobha) izan zituen. 1950ean erregina hil zen eta Indraren ahizpa zen Ratna Rajya Lakshmi Devirekin ezkondu zen. 1947an britainiarrek Indiatik alde egiterakoan Rana familiak Nepalgo egoera politikoa arriskutsu bihurtu zuen eta Tribhuvanen familia osoak ihes egin behar izan zuen Indiara, baina Gyanendra utzi zuten Nepalgo buru hiru urte baino ez zituela. 1951ean Rana familiak Tribhuvan erregea onartu behar izan zuen.

ErregealdiaAldatu

Bere aitak ez bezala, Mahendrak ez zuen inoiz demokrazia ordezkatzailea onartu. 1955ean boterea eskuratu eta 1960an konstituzioa bertan behera utzi eta parlamentua desegin zuen Bishweshwar Prasad Koirala lehen ministroa kartzelara sartuz. Honekin batera gobernuaren aurkakoak ziren alderdi politikoak legez kanpo utzi zituen.

Nekazal eremuaren erreforma sustatu zuen, lurrik ez zuen jendeari lurrak emanez. Mahendra errepidea eraiki zuen, Nepal ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duena. Azkenik Nepal Nazio Batuen Erakundean sartu zuen.

HeriotzaAldatu

Chitwan inguruan ehizan ari zela bihotzekoak eman eta Bharatpurren hil zen 1972an.