Bilboko Koral Elkartea

Bilboko Koral Elkartea (Sociedad Coral de Bilbao)


Datuak
EgoitzaBilbo
AhotsakAbesbatza mistoa
Urteak1986-
Webguneablogspot eta facebook

Bilboko Koral Elkartea (gaztelaniaz: Sociedad Coral de Bilbao) musika korala sustatzen, interpretatzen eta hedatzen burutzen dituen ekintzak direla-eta erakunde onuragarria da[1].

1886an eratua, musika korala lan egiten du taldean sartuta dauden hiru abesbatzen bitartez: Kontserbatorioko Abesbatza, Euskeria Abesbatza eta Koru Mistoa.

Sariak

aldatu

1986an, bere 100 urteurrena zela eta, Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen Arte Ederren Urrezko Domina jaso zuen. 1988an Andres Mañaricua y Nuere saria lortu zuen[2].

2002an Sabino Arana Fundazioaren saria jaso zuen[2].

2005ean San Fernando akademiaren ohorezko domina jaso zuen[2]

2007an, bere presidentea den Cecilio Gerrikabeitia Frantziako Gobernuak emandako Arte eta Letren Zaldunaren Urrezko domina jaso zuen.

Abesbatzak

aldatu

Koru Mistoa

aldatu

Bilboko Korala berez, 25 eta 150 abeslari artean dituena, normalean errepertorio sinfoniko-koralari lotzen (Giuseppe Verdiren Messa di requiem, Johannes Brahmsen Ein deutsches Requiem, Felix Mendelssohnen Elias edo Carl Orffen Carmina Burana). Hala ere, a cappella, opera edo zartzuelak ere abesten ditu.

Egungo zuzendaria, 2007ko martxoan aukeratua, Iñaki Moreno Navarro da[3].

Hona hemen diskografia hautatua:

  • Goyescas Gianandrea Nosedak zuzenduta. Tritó (1997)
  • Agur Jaunak: Musiques Basques Michel Plassonek zuzenduta. EMI 1999.
  • Amaya Theo Alcántarak zuzenduta. Marco Polo/Naxos. 2000.
  • El caserio Juan José Menak zuzenduta. Marco Polo/Naxos 2001
  • Pablo Sorozabal (Basque Music Collection vol. VI Christian Mandealek zuzenduta. Claves. 2002
  • Turandot Alexander Rahbarik zuzenduta. Naxos Records. 2003
  • Gernika José Ramón Encinarrek zuzenduta. Decca. 2008.

Euskeria Abesbatza

aldatu

1985ean Gorka Sierrak eratua, Elkartearen gazte korua da. 2008ko irailetik aurrera Urko Sangronizek zuzenduta dago.

Kontserbatorioko Abesbatza

aldatu

1984an Gorka Sierrak eratua, Elkartearen ume korua da. 1995etik aurrera José Luis Ormazabalek zuzenduta dago.

Hona hemen diskografia hautatua:

  • Alegrías Victor Pablok zuzenduta. Fundación Autor. 1997.

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu

Idazle asko, "La Sociedad Coral de Bilbao. 100 años de historia", 1988, Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia ISBN 84-7752-013-5.

Kanpo estekak

aldatu