Gernika Francisco Escuderoren lau aktoko opera da, Luis Iriondoren ideian oinarritua. Libretoa Karmelo Iturria eta Augustin Zubikaraik idatzi zuten[1]

Gernika (opera)
Jatorria
Estreinaldi-data1987ko apirilaren 25a
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
LibretistaAugustin Zubikarai
Bestelako lanak
MusikagileaFrancisco Escudero

Historia aldatu

1979 eta 1985 artean konposatu zen Donostian, Zarautzen eta Gernikan. 1987ko apirilaren 25ean kontzertu bertsioan estreinatu zen Bilboko Arriaga antzokian Gernikako bonbardaketaren 50. urteurreneko oroimenaren baitan[2].

2008an Euskadiko Orkestrak diskoan grabatu zuen[3].

2009ko abuztuaren 26an Euskadiko Orkestra eta Bilboko Koral Elkarteak berriro aurkeztu zuten kontzertu bertsioan Donostiako Musika Hamabostaldian[4], bakarlari hauekin: Ana María Sánchez (Gernika), Gustavo Peña (Gogor), Alfonso Echevarría (aitona), Federico Gallar (Podio), Fernando Cobo (Publio)[5].

2017ko apirilean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan operaren eszenen hautaketa bat aurkeztu zen, bakarlari hauekin: Carmen Solís (Gernika), Federico Gallar (Podio), Gustavo Peña (Gogor), Fernando Latorre (aitona), Miguel Ángel Arias (erregea)[6][7][8].

Pertsonaiak aldatu

Pertsonaia Tesitura Estreinaren antzezle-zerrenda[2]
Gernika soprano María Luisa Castellanos
Gogor tenor Antonio Barasorda
Publio tenor Koldo Villar
Aitona baritono Juan Galindo
Podio baxu Alfonso Etxebarria
Erregea baxu Peter Vassiliev-Petrov
tenor Jesús Arranz
baxu Fernando Cobo

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Larrinaga Cuadra, Itziar. (2013). Francisco Escudero. Catálogo razonado de obras. Errenteria: Eresbil, 47 or. ISBN 978-84-616-4519-0. (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  2. a b (Gaztelaniaz) Larrinaga Cuadra, Itziar. (2013). Francisco Escudero. Catálogo razonado de obras. Errenteria: Eresbil, 48 or. ISBN 978-84-616-4519-0. (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  3. (Gaztelaniaz) «La OSE presenta la primera grabación mundial de la ópera 'Gernika' de Francisco Escudero» El Correo 2008-11-29 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  4. (Gaztelaniaz) Cano, María José. «La ópera 'Gernika' de Escudero llega por primera vez a Donostia en versión concierto» Diario Vasco 2009-08-25 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  5. (Ingelesez) «San Sebastian Quincena Musical 2009 (2) - F. Escudero, Gernika» Seen and Heard International 2009-08-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  6. (Gaztelaniaz) «Concierto: Orquesta Sinfónica de Euskadi + Carmen Solís + Federico Gallar + Gustavo Peña + Fernando Latorre + Miguel Ángel Arias + Sociedad Coral de Bilbao» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  7. «Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Escuderoren "Gernika" operaren eszenak berreskuratu ditu» Euskadiko Orkestra 2017-04-21 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  8. «Escuderoren «Gernika»-ren eszenak berreskuratu ditu EOSek» Gara 2017-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).

Kanpo estekak aldatu