Valentin Tadeo Foronda Gonzalez de Etxabarri (Gasteiz, Araba, 1751ko otsailaren 14Iruñea, 1821eko abenduaren 24), ekonomialari eta idazle ilustratua zen.

Valentin Foronda
Espainiako enbaxadorea Ameriketako Estatu Batuetan

Bizitza
JaiotzaGasteiz1751ko otsailaren 14a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1821eko abenduaren 24a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, diplomazialaria, idazlea eta kazetaria
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea

Biografia aldatu

Handikien familia batean jaioa, San Carlos bankua eta Filipinetako Konpainia sortu zituen Frantzisko Cabarrúsekin batera, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zein Filadelfiako American Philosophical Society elkarteko kide izan zen.

1789 baino lehen moderatua bazen ere, gero liberalago bihurtu zen eta, 1793an, Inkisizioak Hego Euskal Herria astindutako Konbentzio Gerran frantsesen alde egin izana leporatu zion. Horregatik Bergaratik alde egin behar izan zuen, eta Europan zein Ameriketako Estatu Batuetan bizi izan zen. Politikari ere ekin zion eta auziak izan zituen absolutistekin.[1]

Idazlanak aldatu

  • Cartas sobre los asuntos más exquisitos de la economía política, Madril (I. liburukia, 1789; II. liburukia, 1794).
  • Lecciones ligeras de química, Madril, 1791.
  • Miscelánea, Madril, 1783.
  • Cartas sobre la policía, Madril, 1801.
  • Carta sobre lo que debe hacer un príncipe que tenga colonias a gran distancia, Philadelphia, 1803.
  • Apuntes ligeros sobre los Estados Unidos de la América septentrional, Philadelphia, 1804.
  • Observaciones sobre algunos puntos de la obra de Don Quijote, Pennsylvaniako London, 1807.
  • Cartas presentadas a la Sociedad Filosófica de Philadelphia, Philadelphia, 1807.
  • Apuntes ligeros sobre la Nueva Constitución proyectada por la Majestad de la Junta Suprema de España y reformas que intenta hacer en las leyes
  • Cartas sobre varias materias políticas, Compostelako Donejakue, 1811
  • Ligeras observaciones sobre el proyecto de Nueva Constitución, A Coruña, 1811.
  • Cartas sobre la obra de Rousseau titulada Contrato social, A Coruña, 1814.
  • Defensa de los dieciséis cargos hechos por don José de Valdenebro, Iruñea, 1820.

Erreferentziak aldatu

  1. Juan Gracia irakasleak Forondari buruz "nolabait, gizon madarikatua izan zen" dio [1]