The Battle of Britain
The Battle of Britain (euskaraz Britainiako gudua) 1969ko Guy Hamilton ingeles zinema zuzendariaren gerra filma bat da. Laurence Olivier, Hein Riess, Trevor Howard, Robert Shaw, Christopher Plummer, Michael Caine, Edward Fox, Susannah York, Ian McShane, Kenneth More, Ralph Richardson, Patrick Wymark, Michael Redgrave, Curt Jürgens eta Nigel Patrick aktoreek antzeztu zuten.
Bigarren Mundu Gerran girotua dago, hain zuzen ere, Ingalaterrako guduaren nondik-norakoak kontatzen ditu, hartan Alemania Nazia Ingalaterra airez erasotu eta konkistatzen saiatu zen.
Filma honetako hainbat eszena Euskal Herrian filmatu ziren, tartean Donostia, Zarautz eta Hondarribia, beste batzuk aldiz Espainian, Sevillako probintzia Tabladako aire basean, bai eta Ingalaterrako hainbat kokalekutan ere.
Argumentua aldatu
Bigarren Mundu Gerraren hasieran, 1940ean, Ingalaterrako gudua jazo zen, bertan Hirugarren Reicharen Ingalaterrako inbasioa ekidin asmoz RAFk Luftwaffe boteretsuari aurre egin behar izan zion.
Aktoreak aldatu
- Laurence Olivier, Sir Hugh Dowding, mariskal burua.
- Trevor Howard, Sir Keith Park, Royal Air Forcek zeelandaberriar mariskal-ordea.
- Patrick Wymark, Trafford Leigh-Mallory mariskal-ordea.
- Christopher Plummer, Colin Harvey, kanadar pilotua eta eskuadroiko burua.
- Michael Caine: Canfield, eskuadroiko burua.
- Ralph Richardson: Suitzako britainiar enbaxadorea.
- Robert Shaw: "Skipper", eskuadroi burua.
- Susannah York: Maggie Harvey, Colinen emaztea.
- Ian McShane: Andy sarjentua.
- Kenneth More: Baker kapitaina, RAFeko Duxfordeko aire-baseko burua.
- Edward Fox: Archie ofiziala.
- Curd Jürgens: Suitzako alemaniar enbaxadorea.
- Hein Riess, Hermann Göring, Luftwaffeko komandate nagusia.