Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Luftwaffe antolatzen parte hartu zuen 1934an, eta 1936an estatu nagusiko buru izendatu zuten. Polonian eta Frantzian Luftwafferen buruzagitza izan zuen. 1940an mariskal izendatu zuten. 1941ean Errusiako inbasioan parte hartu zuen, eta 1942an Siziliara bidali zuten hegoaldeko fronteko buru gisa. 1945eko otsailean Gerd von Rundstedten lekua hartu zuen mendebaldeko frontearen buruzagi nagusi gisa. Gerraren ondoren epaitu eta hiltzera kondenatu zuen epaimahai ingeles batek 1946an, baina azkenean betiko kartzela-zigorra ezarri zioten. 1952an zigorra kendu zioten.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albert Kesselring