Canis aureus edo urre koloreko txakala otsoaren antza duen animalia da, bera bezala Canidae familiakoa. Leku beroagoetan bizi dira, Afrikako ekialdean, India, Errusia eta Balkanetan. Urre koloreko txakalek moldatzeko gaitasun handia dute, eta aurrera egiten dute gizakia nagusi den inguruneetan. Batez ere animalia hilen haragiaz elikatzen dira. Ugaztun txikien harrapariak eta orojaleak direnez, haien presentzia ez da askorik nabarmentzen.[1]

Canis aureus
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaCanidae
GeneroaCanis
Espeziea Canis aureus
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia9 aste
Habitatsabana eta baso
Kumaldiaren tamaina5,7

Banaketa aldatu

Urre koloreko txakala bitarteko tamainako haragijale bat da, oso hedatua Eurasiako hegoaldean eta Afrikako iparraldean. 1960ko hamarkadan gainbeheraldia izan ondoren, espeziea suspertu egin da, eta, aurreko banaketa eremua birkolonizatu ez ezik, beste eremu batzuetara hedatzea ere lortu du. Espeziea azkar ari da aurrera egiten Europan; eskala handiko gertakari bat da, beste haragijale handi batzuenaren antzekoa. Europako herrialde askotan, Estoniatik Frantziaraino, animalia erratikoen presentziaz dagoeneko ezaguna eta dokumentatua dena baieztatzen da.[2]

Azpiespezieak aldatu

Txakalaren azpiespezie ugari dago munduan zehar:

Euskal Herrian aldatu

2023ko urtarrilaren 8an horrelako txakal bat aurkitu zuten. Azken hamarkadetan, beste eremu batzuetara hedatzea lortu du Europan barrena, eta urtarrilekoa Euskal Herrian ikusi den lehena da —baita Iberiar penintsula osoko lehena ere—. Halere, auto batek harrapatu eta hil zuen A-1 errepideko 379. kilometroan, Aguraindik gertu. aurkikuntza. Animalia desitxuratuta zegoen eta espeziea ziurtatzeko animaliaren laginen bitartez DNA analisi batekin osatu zuten EHUko Gasteizko Farmazia Fakultateko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Sailekoek. [3] Pentsatzekoa da bat agertu baldin bada ere, gehiago egongo direla. Orain kezka nagusia da ea otsoarekin nahas daitekeen zeren eta hori iberiar kanidoarentzako beste arriskua izango bailitzateke.

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu