2014ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa

Eurovision Junior Abesti Lehiaketaren XII. edizioa

2014ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hamabigarren edizioa izan zen. Marsako Malta Shipbuilding aretoan ospatu zen, Maltan, azaroaren 15ean.

2014ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Azaroaren 15, 2014
Egoitza Malta Shipbuilding, Marsa
Aurkezlea(k) Moira Delia
Antolatzailea Public Broadcasting Services (PBS)
Partaide kopurua 16
Irabazlea "Tu primo grande amore"
Vincenzo Cantiello
 Italia

Garailea Italiako Vincenzo Cantiello izan zen, "Tu primo grande amore" abestiarekin. Italiaren lehen garaipena izan zen, herrialdearen lehen agerraldian.

Hamasei herrialde izan ziren partaide, aurreko urtean baino lau gehiago. Italiaz gain, Eslovenia eta Montenegrok ere lehen agerraldia egin zuten. Lau herrialde itzuli ziren lehiaketara: Kroazia (zazpi urteko eten baten ostean), Zipre (lau urte ostean), Serbia, (hiru urte ostean) eta Bulgaria (bi urte ostean). Bestalde, Azerbaijan, Mazedonia eta Moldavia erretiratu egin ziren.

Lehiaketa aldatu

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Bielorrusia Bielorrusiera Nadezhda Misyakova "Sokal" (Сокал) Belatza 7 71
02   Bulgaria Bulgariera Krisia, Hasan & Ibrahim "Planet of the Children" Haurren planeta 2 147
03   San Marino Italiera, Ingelesa The Peppermints "Breaking My Heart" Nire bihotza hausten 15 21
04   Kroazia Kroaziera, Ingelesa Josie "Game Over" Joko amaitua 16 13
05   Zipre Greziera, Ingelesa Sophia Patsalides "I pio omorfi mera" (Η πιο όμορφη μέρα) Egunik ederrena 9 69
06   Georgia Georgiera, Ingelesa Lizi Pop "Happy Day" Egun alaia 11 54
07   Suedia Suediera, Ingelesa Julia Kedhammar "Du är inte ensam" Ez zaude bakarrik 13 28
08   Ukraina Ukrainera, Ingelesa Sympho-Nick "Spring Will Come" Udaberria etorriko da 6 74
09   Eslovenia Esloveniera, Ingelesa Ula Ložar "Nisi sam (Your Light)" Ez zaude bakarrik (Zure argia) 12 29
10   Montenegro Montenegroera, Ingelesa Maša Vujadinović & Lejla Vulić "Budi dijete na jedan dan" Izan zaitez neska egun batez 14 24
11   Italia Italiera, Ingelesa Vincenzo Cantiello "Tu primo grande amore" Zure lehen maitasun handia 1 159
12   Armenia Armeniera, Ingelesa Betty "People of the Sun" Eguzkiko jendea 3 146
13   Errusia Errusiera, Ingelesa Alisa Kozhikina "Dreamer" Ameslaria 5 96
14   Serbia Serbiera Emilija Đonin "Svet u mojim očima" (Свет у мојим очима) Mundua nire begietan 10 61
15   Malta Ingelesa Federica Falzon "Diamonds" Diamanteak 4 116
16   Herbehereak Nederlandera, Ingelesa Julia van Bergen "Around" Inguruan 8 70

Kanpo estekak aldatu