2020ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa

Eurovision Junior Abesti Lehiaketaren XVIII. edizioa

2020ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision 2020 (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest 2020, frantsesez Concours Eurovision de la Chanson Junior 2020 eta polonieraz Konkurs Piosenki Eurowizji dla Dzieci 2020) urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hemezortzigarren edizioa izan zen. Azaroaren 29an ospatu zen, eta Varsovia izan zuen egoitza ofiziala. Poloniak antolatu zuen 2019ko edizioa irabazi ondoren da, herrialde batek bigarren urtez segidan antolatzen zuen lehen aldia izan zen.

2020ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Azaroaren 29, 2020
Egoitza Studio 5 w siedzibie TVP, Varsovia
Aurkezlea(k) Ida Nowakowska
Małgorzata Tomaszewska
Rafał Brzozowski
Antolatzailea Telewizja Polska (TVP)
Partaide kopurua 12
Irabazlea "J'imagine"
Valentina
 Frantzia

Nahiz eta egoitza ofiziala Varsovia izan, ezohikoz, COVID-19 pandemiak sortutako eragozpenak zirela eta, artista partaideak bakoitzaren herrialdeko telebista-estudio batetik aritu ziren.[1]

Garailea Frantziako Valentina izan zen, "J'imagine" abestiarekin. Frantziaren lehen garaipena izan zen.

Hamabi herrialdek hartu zuten parte guztira.[1] 2012ko eta 2013ko edizioetan izandako partaide kopuru murritzena berdindu zen. Albania, Armenia, Australia, Gales, Ipar Mazedonia, Irlanda, Italia, eta Portugalek partaidetza eten zuten. Bestalde, Alemaniak lehen agerraldia egin zuen.[2]

Kokapena

aldatu

2020ko martxoaren 5ean, Polonia antolatzaile bezala baieztatu zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU).[3] Maiatzaren 16an, Varsovia hiriburuan egingo zela iragarri zuten.[4]

Irailaren 8an, artista partaideak herrialde bakoitzeko telebista-estudio batean arituko zirela adierazi zuen EBUk, COVID-19 pandemiak sortzen dituen bidaiatzeko eragozpenak direla eta. Lehiaketari eta ikuskizunari berdintasuna emateko, telebista-erakunde partaideek eszenatoki diseinu berdina eta antzeko baliabideak erabiltzea adostu zen.[1] Aurkezleak eta artista gonbidatuak Varsovian aritu ziren, hain zuzen TVP poloniar telebista-erakunde publikoaren egoitzaren 5. estudioan.[1][5]

Lehiaketa

aldatu

Europako Irrati-Telebista Batasunak irailaren 8an eman zen ezagutzera behin-betiko partaide zerrenda, hamairu herrialdek osatua.[1] Nahiz eta zerrendan egon, azaroan Armeniak bertan behera utzi zuen partaidetza, Karabakh Garaiko gerraren ondorioz.[6] Herrialde honen ordezkaria Maléna zen izatekoa, "Why" (Zergatik) abestiarekin.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Alemania Alemana, Ingelesa Susan "Stronger with You" Indartsuagoa zurekin 12 66
02   Kazakhstan Kazakhera, Ingelesa Karakat Bashanova "Forever" Betirako 2 152
03   Herbehereak Nederlandera, Ingelesa Unity "Best Friends" Lagun onenak 4 132
04   Serbia Serbiera, Ingelesa Petar Aničić "Heartbeat" Bihotz taupada 11 85
05   Bielorrusia Errusiera, Ingelesa Arina Pehtereva "Aliens" Estralurtarrak 5 130
06   Polonia Poloniera, Ingelesa Alicja Tracz "I'll Be Standing" Zutik egongo naiz 9 90
07   Georgia Georgiera, Ingelesa Sandra Gadelia "You Are Not Alone" Ez zaude bakarrik 6 111
08   Malta Ingelesa Chanel Monseigneur "Chasing Sunsets" Ilunabarren atzetik 8 100
09   Errusia Errusiera, Ingelesa Sofia Feskova "My New Day" Nire egun berria 10 88
10   Espainia Gaztelania Soleá "Palante" Aurrera 3 133
11   Ukraina Ukrainera, Ingelesa Oleksandr Balabanov "Vidkryvay (Open Up)" (Відкривай) Ireki 7 106
12   Frantzia Frantsesa Valentina "J'imagine" Imajinatzen dut 1 200

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e (Ingelesez) «13 countries will ‘Move the World’ at Junior Eurovision 2020» JuniorEurovision.tv 2020-09-08 (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).
  2. (Ingelesez) «Germany will participate at Junior Eurovision 2020» JuniorEurovision.tv 2020-07-08 (Noiz kontsultatua: 2020-07-08).
  3. (Ingelesez) «We're going back to Poland!» Eurovision.tv 2020-03-05 (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  4. (Ingelesez) «It's time to #MoveTheWorld!» Eurovision.tv 2020-05-16 (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  5. (Polonieraz) Eurowizja Junior 2020 – Prowadzący: dobre ciepło!. 2020-10-07.
  6. (Ingelesez) «Armenia withdraws from Junior Eurovision 2020» JuniorEurovision.tv 2020-11-05 (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).

Kanpo estekak

aldatu