Onega
Onega[1] ( errusieraz: Оне́жское о́зеро, Onezhskoe ozero; finlandieraz: Ääninen edo Äänisjärvi) ur gezako aintzira da, ipar-mendebaldeko Errusian dagoena. Jatorriz glaziarrek sortutakoa da, eta izozturik egoten da ia urte erdiz.[2] Europako aintzira handienetan bigarrena da, eta munduko hamazazpigarrena.
GeografiaAldatu
Onegak 9.890 kilometro koadroko eremua du, eta 120 metro sakon da lekurik sakonenean. Mendebalde, iparralde eta ekialdeko ertzak Kareliako Errepublikan daude, hego-mendebaldekoa Leningrad oblastan, eta hegoaldekoa Vologda oblastan.[3] Petrozavodsk, Kareliako Errepublikako hiriburua, mendebaldeko ertzean dago.
Aintziran 1.369 uharte daude (250 kilometro koadroko eremua). 58 ibai isurtzen dira bertara; nagusiak Shuya, Suna, Vodla, Vytegra eta Andoma dira. Hustubidea, berriz, Svir ibaia da, Kareliako hegoaldeko muga egiten duena; Onegaren hego-mendebaldeko kostaldetik Ladoga aintzirara doa. Aintzira nabigagarria da, Itsaso Zuria-Baltiko ubidearen zati.
ErreferentziakAldatu
- ↑ 159. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-10-14.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Онежское озеро peku-poccuu.ru . Noiz kontsultatua: 2018-4-3.