Petrozavodsk

Errusiako hiria

Petrozavodsk[1] (errusieraz: Петрозаводск; karelieraz/bepsaeraz/finlandieraz: Petroskoi; bepsaeraz ere Zavod) Errusiako ipar-mendebaldeko hiria da, Kareliako Errepublikako hiriburua. Onega aintzirako mendebaldeko ertzean dago. 2010ean 261.987 biztanle zituen[2].

Petrozavodsk
Петрозаводск
hiri handia
Fitxategi:Petrozavodsk collage.jpg
Administrazioa
Herrialdea Errusia
ErrepublikaKarelia
AlkateaInna Kolykhmatova (en) Itzuli
Izen ofizialaПетрозаводск
Jatorrizko izenaПетрозаводск
Posta kodea185000–185036
Geografia
Koordenatuak61°47′N 34°21′E / 61.78°N 34.35°E / 61.78; 34.35
Map
Azalera135 km²
Altuera33
Demografia
Biztanleria278.551 (2017)
0 (2017)
Dentsitatea2.063,34 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1703
Telefono aurrizkia8142
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakNeubrandenburg, Ejmiatsin, Varkaus (en) Itzuli, Arroxela, Duluth (Minnesota), Tübingen, Mo i Rana (en) Itzuli, Umeå udalerria, Brest, Alytus, Joensuu, Narva, Mykolaiv eta Surgut
Hizkuntza ofizialaerrusiera
http://www.petrozavodsk.ru/

Ekonomia aldatu

Eskualde aberatsa da burdina- eta egur-ustiapenetan. Lantegi nagusiek makineria, altzariak eta papera ekoizten dute.

Historia aldatu

Petrozavodsk hiria Petri I.a Errusiakoaren aginduz sortu zuten 1703. urtean, arma-fabrika handi bati hornitzeko burdinolak bertan kokatzeko. 1717. urterako Kareliako asentamendu handiena zen: 3.500 biztanle inguru zeuden, egurrezko gotorlekua eraikita zeukaten, azoka zuten estalpean, eta tsarraren eta agintarien jauregiak ere bazeuden. Hiriko monumentu ezagunena San Pedro eta San Pauloren egurrezko eliza izan zen: 1772. urtean berreraiki zuten, eta 1789. urtean berriro berritu zuten; 1924. urteko sute batean suntsituta geratu zen.

Klima aldatu

Köppen klima sailkapenaren arabera, Petrozavodsken klima kontinental azpiartikoa (Dfc) dago, Itsaso Baltikoaren eraginez asko leundutakoa bada ere. Neguak luzeak eta hotzak dira, baina kokapena kontuan hartuz gero, oso leunak dira. Udak, ostera, laburrak eta epelak dira.

      Datu klimatikoak (Petrozavodsk)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 5.4 7.3 15.5 24.2 29.6 31.9 33.9 32.4 28.5 21.3 11.1 9.4 33.9
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −6.4 −5.9 −0.3 6.5 13.6 18.4 21.5 18.6 13.1 6.4 −0.5 −4.3 6.7
Batez besteko tenperatura (ºC) −9.3 −9.1 −3.7 2.3 8.7 13.7 17.0 14.5 9.5 3.8 −2.8 −7.0 3.13
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −12.6 −12.3 −7.0 −1.6 3.9 9.0 12.5 10.7 6.3 1.4 −5.2 −9.9 −0.40
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −41.6 −39.3 −30.0 −19.3 −9.8 −2.6 −0.1 −1.7 −5.0 −13.4 −27.5 −36.8 −41.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 36 26 32 30 48 64 82 82 60 59 50 42 611
Euri egunak (≥ 1 mm) 4 4 6 11 16 18 18 18 20 19 11 6 151
Elur egunak (≥ 1 mm) 26 24 20 10 3 0.3 0 0 1 8 20 27 139.3
Eguzki orduak 27.9 70.0 117.8 177.0 263.5 282.0 288.3 217.0 126.0 65.1 24.0 9.3 1667.9
Iturria (1): Погода и Климат (Weather and Climate)[3]
Iturria (2): [4]

Senidetutako hiriak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu