Arena (hondartza)

La Arena» orritik birbideratua)
43°20′59″N 3°06′59″W / 43.34972°N 3.11639°W / 43.34972; -3.11639
Arena
Irudia: Arena (hondartza)
Bandera urdina Sorosleak Elbarrientzat prestatuta Eremu babestua
Ezaugarri orokorrak:
 - Kokalekua Zierbena eta Muskiz
 - Luzera 966 m
 - Batez besteko zabalera 84 m
 - Betetasun maila Handia
 - Urbanizatze maila Erdihirikoa
 - Pasealekua Bai
Hondartza mota:
 - Hondar mota Xehe, ilun
 - Bainuaren egoera Lekuaren arabera
 - Hondartza nudista Bai
Kirolak:
 - Surfa egiteko Oso ona
 - Urpekaritza Bai
 - Besterik {{{beste kirolik}}}
Ingurumena:
 - Landaredia Bai
 - Eremu babestua Bai ([[{{{babestua}}}]])
 - Bandera urdina Bai
Segurtasuna:
 - Arrisku seinaleak Bai
 - Hondartzaina Bai
 - Udaltzaingoa Bai
 - Sorosle taldea Bai
Sarbideak:
 - Elbarrientzat Bai
 - Sarbide mota Oinez
 - Sarbide seinaleztatua Bai
Bestelako informazioa:
 - Taberna kopurua
 - Kanpina Bai
 - Herrigunerako distantzia 0 m

Arena[1] Bizkaiko hondartza da. Muskizko Pobeña eta Zierbenako Arena auzoen artean dago. Hondartzak 966 metro neurtzen ditu luzetara. Itsasbehera denean 343.382 metro karratuko azalera dauka, eta itsasgora denean aldiz 86.382 metro karratuko azalera. Petronor enpresaren instalazioak gertu ditu.

Aipatzekoa da hondartzaren atzean eta Barbadun ibaiaren ertzean dauden dunak, zeintzuek 10,4 ha-ko azalera betetzen duten, eta, gaur egun, Euskal Herrian egoera erdinaturalean dagoen duna-azalera handiena den. Metaketa eoliko horri asko eragin zioten sarbide gisa egindako bideek eta aparkalekuak, baina, gerora, asko handitu da harea-ekosistema horren azalera, Bizkaiko Foru Aldundiak, Zierbena eta Muskizeko udalek[2] eta Espainiako Gobernuak[3] ingurumena leheneratzeko 1980ko hamarkadaz geroztik egin dituzten lanei esker.

Irudiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Arena - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  2. Txantiloi:Euskara eta gaztelania Geologia Interesdun Lekuen Inbentarioa Euskal Autonomia Erkidegoan. .
  3. (Katalanez) «Ordenación del frente litoral de la playa de La Arena (Muskiz y Zierbena)» www.miteco.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.