Ireki menu nagusia
Xaykh Tabarsi, 2008. Santutegi honetan kokatutako gortorlekuan bábí-en sarraskia izan zen 1847-8 urteetan (Mazandaran, Iran)

Babismoa (persieraz: بابیه‎‎Babiyye) edo Bayání Fedea[1] (persieraz: بيانى‎Bayání). Iranen, Siyyid Alí Muhammad-ek, Báb-ek, 1844an sorturiko erlijio monoteista abrahamikoa da. Sinesmen horren arabera, gorputzik gabeko Jainko transzendente eta ezagutezina da[2][3], eta Jainkoaren Agerpen (arabieraz: ظهور الله) deritzon teofanien bitartez parte hartzen du gizateriaren historian.

Eduki-taula

EtimologiaAldatu

Bábismo hitza mendebaleko orientalistek sortutako terminoa da, ez fedekideek. Bab izenetik eratortzen da (arabieraz: باب‎), euskaraz atea. Bestalde, Bayání terminoa B-Y-N hiru errotiko kontsonantez osatzen da. Arabierazko hitzak errotiko kontsonanteen inguruan osatzen dira, bokalak eta errotikoak ez diren beste kontsonanteak gehituta. Azken hauen arabera, errotiko kontsonante horiek aditza, izena edo adjektibo bihurtuko dira.

Kasu honetan B-Y-N hirukoteak argitasuna edo bereiztea adierazten dute. Bayan hitza, zehazki, metaforak eta interpretazioak lantzen dituen arabierazko erretorikaren adarraren eremuko azalpena edo iruzkina da.[4]

Sinismenak eta ikasbideakAldatu

Babismoa apaiz xiiten tiraniaren aurka altxatu eta Islamaren xaria abolitzen saiatu zen. Emakumea askatu beharra eta gizon guztiak, arraza eta gizarte-klase ororen gainetik, anaiak direla aldarrikatu zuen; eta orobat, erlijioen artean ongi konpondu beharra. Besteak beste, Korana eta xariaren garaia amaitua zela, eta aro berri baten aurrean zeudela sinesten zuten. Báb-en idazlanetan Jainkoak agerraraziko zuenaren iragarpena nagusitzen da.

Imam ezkutuaAldatu

Pizkundea, judizioaren eguna eta errebelazio ziklikoaAldatu

Jainkoak agerraraziko zuenaAldatu

Arau erlijiosoakAldatu

HistoriaAldatu

Persian sortu zen XIX. mendeko bigarren erdian Siyyid Alí Muhammad-i-Shirazík, Bab-ek irakatsita. Báb-ek xiitek itxaron zuten Imam ezkutuaren itzulera zela aldarrikatu zuen, eta berrikuntza gisa sorturiko mugimendu honen doktrina bi liburuetan bildu zuen: persierazko Baian-a eta arabierazko Baian-a («Agerpidea edo Azalpena»). Horietan azaldutakoak eragindako iraultza zela eta, Siyyid Alí Muhammad preso hartu eta fusilatu egin zuten Tabrizen 1850ean, eta haren 20.000 jarraitzaile ere (babiak) hil zituzten ondorengo urteetan. Aipatzekoak dira Xaykh Tabarsí, Zanján, Nayríz eta Teheranen pairatutako sarraskiak. Mugimenduak klandestinitatean eta Otomandar Inperioan iraun zuen.

AdarrakAldatu

Báb zendu ondorengo 20 urteetan 25 bat lagunek aldarrikatu zuten Hark iragarritako "Jainkoak agerraraziko zuen" hori zirela. Horietatik bik egin zuten aurrera: Mirza Yahya, Subh-i-Azal (Ziprera erbesteratua) eta bere anaia Mirza Husain Alí, Bahá'u'lláh (Haifara erbesteratua).

Mirzá Yahya Azal-en ehunka jarraitzaileek, azaliek, Islam Xiah-ren adar bat izaten jarraitzen dute egun Iranen.

Bahá'í-ek, Mirzá Husain Alí Bahá'u'lláh-ren jarraitzaileek, aldiz, Islametik aparteko erlijio berri bat osatzen dute: bahá'í fedea. Zazpi milioitik gora fededunek osatzen dute bahá'í komunitatea mundu osoan. Nazio-komunitaterik handiena Indian da, bi milioitik gora jarraitzaileekin, eta Irango bigarren komunitate erlijiosoa da, jarraitzaileen kopuruari dagokionez.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez)  Varnava, Andrekos et al. (2009) The Minorities of Cyprus: Development patterns and the identity of the internal-exclusion Cambridge Scholars Publishing 362 or. .
  2. (Ingelesez)  Bab, Sayyid `Ali Muhammad Shirazi (1848) Persian bayan Exordium .
  3.   Browne, E.G. Kitab-i-Nuqtatu'l-Kaf 15 or. .
  4. (Ingelesez)  Espito, John L. (2003) The Dictionary of Islam 39 or. ISBN 0-19-512558-4 .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu