BEC dorrea
BEC Dorrea Bilbao Exhibition Centreko administraritza bulegoak biltzen dituen dorrea da. Barakaldoko udalerriko Ansioko gunean kokatuta dago. 98 metro eta 28 solairuko altuerarekin, Euskal Herriko eraikinik altuena da, 2006. urte bukaeran eraikitze lanak amaitu zituztenetik, ordurarte altuena izandako BBVAren dorrea gaindituz. Dorreak dituen 28 solairu horietatik, bulego moduan erabilitakoak 9 baino ez dira, besteak solairu teknikoak dira.
BEC dorrea | |
---|---|
BEC Dorrea autobidetik ikusia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Barakaldo |
Koordenatuak | 43°17′N 2°59′W / 43.29°N 2.99°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 2006 |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 98 () m |
Dorrearen amaitze datak atzerapen handia jasan du. Hasieran 2004. urtean zabaltzeko asmoa bazen ere, egondako greba eta eraikuntza enpresarekin desadostasunek atzeratu egin dute zabaltze data.
Eraikuntza
aldatuDorrearen erdigunezko porlanezko egitura 98 metroko altuerara arte eraiki ondoren, egituraren bederatzi solairuak goitik behera eraiki ziren, azken solairutik lehen solairura, Euskal Herrian lehen aldiz erabilitako eraikuntza sistema erabiliz.
Eraikuntzan 650 tona garraiatzeko gai zen 135 metroko Manitowoc garabia bat erabili zuten. Kristalezko fatxada 2005eko abenduan hasi ziren jartzen
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) BEC dorrearen argazkiak
Aurrekoa BBVAren Dorrea |
Euskal Herriko eraikinik garaiena 2006-2010 |
Ondorengoa Iberdrola Dorrea |
Aurrekoa Done Bikendiko Dorreak |
Barakaldoko eraikinik garaiena 2006- |
Ondorengoa Garaiena da |
Aurrekoa BBVAren Dorrea |
Euskal Herriko bulego eraikinik garaiena 2006-2010 |
Ondorengoa Iberdrola Dorrea |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |