Azido oleiko
Azido oleiko | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
azido (9Z)-Oktadek-9-enoiko | |
Beste izen batzuk Azido (9Z)-Oktadezenoiko Azido (Z)-Oktadek-9-enoiko Azido zis-9-Oktadezenoiko Azido zis-Δ9-Oktadezenoiko Azido oleiko 18:1 zis-9 | |
Identifikadoreak | |
CAS zenbakia | 112-80-1 ![]() |
ChEMBL | CHEMBL8659 ![]() |
| |
Propietateak | |
Formula molekularra | C18H34O2 |
Masa molarra | 282.46 g mol−1 |
Itxura | Hori argi edo hori marroixka |
Dentsitatea | 0.895 g/mL |
Fusio puntua |
13-14 °C, 286-287 K, 55-57 °F |
Irakite-puntua |
360 °C, 633 K, 680 °F ([1]) |
Disolbagarritasuna uretan | Disolbaezin |
Disolbagarritasuna metanol | Disolbagarri |
Arriskuak | |
MSDS | JT Baker |
NFPA 704 | |
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira. | |
Erreferentziak |

Azido oleikoa edo azido cis-9-oktadekanoikoa kate luzeko gantz-azido asegabe bat da, formula duena. Gizakien gantz ehunean dauden triglizeridoen osagai nagusia da[2], eta ehun guztiak kontutan hartruta bigarrena azido palmitoleikoaren ondoren[3].
JatorriaAldatu
Animalien eta landareen koipeetan dago. Hona hemen hainbat elikagairen gantzetan agertzen den azido oleikoaren portzentaia (batazbesteko baliotan).
Olioak | Azido oleikoa |
---|---|
Oliba olioa | % 87,1 |
Kartamo olioa | % 83,7 |
Kakahuete olioa | % 44,8 |
Palma olioa | % 37,1 |
Soja olioa | % 20,8 |
Ekilore olioa | % 20,2 |
Fruitu lehorrak | Azido oleikoa |
Hurra | % 45,8 |
Pistatxoa | % 34,8 |
Arbendola | % 32,6 |
Intxaurra | % 10,8 |
Animalia jatorrikoak | Azido oleikoa |
Bakailao gibeleko olioa | % 18,3 |
Edam gazta | % 5,3 |
Hegaluzea oliotan | % 3,6 |
Txahal haragia | % 2,1 |
EzaugarriakAldatu
Hemezortzi karbono ditu eta bederatzigarrenean lotura bikoitza azaltzen du (18:1∆9). Likido kolorgea da egoera puruan. 4 °C-an solidotzen da; dentsitatea 0,895 g/cm3 da, eta irakite-puntua 286 °C. Sukoia da. Airearekin oxidatu egiten da, eta horiaren eta gorriaren tarteko kolorea hartzen du. Uretan ez da disolbatzen; alkohol, eter eta disolbatzaile organikoetan disolbatzen da. Beste olio eta gantz-azidoetarako disolbatzaile ona da. Azido oleikoaren forma asea azido estearikoa da[5].
Garrantzia biologikoaAldatu
Onuragarria da odol-hodietarako, eta zirkulazio-aparatuko eta gibeleko gaitzetatik babesten du. Azido oleikoetan aberatsak diren dietek LDL ("Dentsitate baxuko lipoproteinak, "kolesterol txarra") kontzentrazioa jeisten dutela ikusi da[6]. Bularreko minbiziaren arriskua ere jeisten du[7].
ErabilerakAldatu
Xaboiak ekoizteko lehengai gisa, ukenduak eta kosmetikoak egiteko[8], janarien gehigarri gisa eta sintesi organikoetarako erabiltzen da.
Botiken eszipiente gisa ere erabiltzen da[9].
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Oleic acid, Chemical Laboratory Information Profile, American Chemical Society
- ↑ (Ingelesez) Kokatnur, M G; Oalmann, M C; Johnson, W D; Malcom, G T; Strong, J P (1979-11-01) «Fatty acid composition of human adipose tissue from two anatomical sites in a biracial community» The American Journal of Clinical Nutrition (11): 2198–2205 doi: ISSN 0002-9165 . Noiz kontsultatua: 2018-11-24.
- ↑ (Ingelesez) Oliveira, Ana F; Cunha, Daniel A; Ladriere, Laurence; Igoillo-Esteve, Mariana; Bugliani, Marco; Marchetti, Piero; Cnop, Miriam (2015-05-01) «In vitro use of free fatty acids bound to albumin: A comparison of protocols» BioTechniques (5) doi: ISSN 1940-9818 . Noiz kontsultatua: 2018-11-24.
- ↑ (Ingelesez) E., V. A. (1929-11) «An Etymological Dictionary of Chemistry and Mineralogy» Nature (3134): 789–790 doi: ISSN 0028-0836 . Noiz kontsultatua: 2018-11-24.
- ↑ (Gaztelaniaz) S.L., Botanical-online «Alimentos ricos en omega 9» www.botanical-online.com . Noiz kontsultatua: 2018-11-24.
- ↑ You Can Control Your Cholesterol 2009-03-03 . Noiz kontsultatua: 2018-11-24.
- ↑ (Ingelesez) Pala, V.; Krogh, V.; Muti, P.; Chajes, V.; Riboli, E.; Micheli, A.; Saadatian, M.; Sieri, S. et al. (2001-07-18) «Erythrocyte Membrane Fatty Acids and Subsequent Breast Cancer: a Prospective Italian Study» JNCI Journal of the National Cancer Institute (14): 1088–1095 doi: ISSN 0027-8874 . Noiz kontsultatua: 2018-11-24.
- ↑ Carrasco, F. (2009) Ingredientes Cosméticos 428 or. ISBN 978-84-613-4979-1.
- ↑ Smolinske, Susan C. (1992) Handbook of Food, Drug, and Cosmetic Excipients 247–248. or. ISBN 978-0-8493-3585-3.