Ekilore olio
Ekilore olioa edo ekilore-olioa ekilorearen (Helianthus annuus) hazietatik ateratzen den olioa da. Giza elikaduran asko erabiltzen da, eta baita kosmetikogintzan, emoliente gisa, eta bioerregaiak egiteko ere.
Ekilore olio | |
---|---|
sukaldeko olio eta hazi olio | |
![]() | |
Historia | |
Honen produktua | Ekilore |
Produkzio moduaAldatu
Ekilore olioaren produkzioak fase hauek ditu [1] :
- Azala kentzea. Haziak garbitzen dira, lohitasunak kenduz. Azalak energia sortzeko eta aziendak bazkatzeko baliatzen dira.
- Ehotzea eta olio ateratzea. Haziak xehatu eta prentsatzen dira. Olioa ateratzeko disolbatzaileak (hexanoa) erabiltzen dira.
- Fintzea. Fase honetan lohitasunak kendu eta olioaren garraztasuna gutxitzen da.
OsagaiakAldatu
Ekilore olio arruntaren batez besteko gantz-azido osaketa hau da[2]:
Gantz-azidoak | Ehunekoa | |
---|---|---|
aseak | azido palmitikoa | %7 |
azido estearikoa | %5 | |
monoasegabeak | azido oleikoa | %19 |
poliasegabeak | azido linoleikoa | %68 |
azido alfa linolenikoa | %1 |
Oleiko ugariko ekilore olioak, berriz, honelako osaketa du[3]:
Gantz-azidoak | Ehunekoa | |
---|---|---|
aseak | azido palmitikoa | %3,7 |
azido estearikoa | %4,3 | |
monoasegabeak | azido oleikoa | %82,6 |
poliasegabeak | azido linoleikoa | %3,6 |
azido alfa linolenikoa | %0,2 |
ErabilpenaAldatu
Giza elikaduran oso erabilia da. E bitaminan oso aberatsa da eta gantz-azido ase gutxi dauka. Bere ezaugarriak ez galtzeko, gordinik erabiltzea gomendatzen da eta, frijitzeko erabiltzekotan, gehiegi ez berotzea. Oleiko ugariko ekilore olioa ere merkaturatzen da. Izenak adierazten duen bezala, olio mota hau odol-hodientzat eta bihotzarentzat onuragarria den azido oleikoan aberatsa da [4] .
Munduko ekoizpenaAldatu
Ekilore olioa munduan gehien kontsumitzen den laugarren landare olioa da. 2011/12 merkataritza urtean munduan 14.147.000 tona produzitu ziren[5]:
Tokia | Herrialdea | Tonak[5] |
---|---|---|
1 | Ukraina | 3.684.000 |
2 | Errusia | 3.304.000 |
3 | Europar Batasuna | 2.918.000 |
4 | Argentina | 1.387.000 |
5 | Turkia | 718.000 |
Besteak | 2.136.000 | |
Mundu osoan | 14.147.000 |
ErreferentziakAldatu
- ↑ El aceite de girasol Eroski Consumer
- ↑ Fats, Oils, Fatty Acids, Triglycerides Scientificpsychic.com
- ↑ Sunflower Oil Triedtastedserved.com
- ↑ Olio motak: Guztiak ez dira oliba Eroski Consumer
- ↑ a b Sunflowerseed and Products World Supply and Distribution United States Department of Agriculture. Foreign Agricultural Service