Axtrokiko ontziak
Axtrokiko ontziak edo Axtrokiko katiluak, Eskoriatzako Bolibar auzoko Axtroki inguruan aurkitutako Brontze Aroaren amaiera aldean ontzi forma duten urrezko bi objektu dira.[1]
Axtrokiko ontziak | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Aurkikuntza lekua | Axtroki eta Eskoriatza |
Aurkikuntza data | 1972ko abuztuaren 17a |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | urrea |
Pisua | 325 gramo |
Deskribapena | |
Honen parte da | Brontze Aro |
Kokapena | |
Lekua | Espainiako Arkeologia Museo Nazionala |
Bilduma | Espainiako Arkeologia Museo Nazionala |
Inbentarioa | 1973-77-1 |
Koordenatuak | 43°00′33″N 2°31′06″W / 43.009069°N 2.518461°W43°00′33″N 2°31′06″W / 43.009069°N 2.518461°W |
![]() | |
AurkikuntzaAldatu
1972an aurkitu ziren Eskoriatzako Bolibar elizateko Axtroki izeneko harkaitzean lur-jausi baten ondoren. Lur-jausian urrezko bi ontzi geratu ziren agerian bien artean, eta Teodoro Martinez Ansorena langileak topatu zituen. Langileen artean, Bolibarko parroko Cruz Abarrategirena jo, eta hari eman zizkioten. Abarrategik arkeologo bati jakinarazi zion, Ignacio Barandiarani, eta honek Donostiako San Telmo museoan utzi zituen piezak depositoan. Handik gutxira, ordea, nolabait Madrilgo Museo Arkeologiko Nazionalera eraman zituzten[2], eta harrezkero errebindikazioa da piezak Euskal Herrira ekartzekoa: Eskoriatzako Udalak akordioa egin zuen 2016an, berreskuratze prozesuari ekiteko eskatuz Eusko Jaurlaritzari[3].
Kopiak daude ikusgai Donostiako San Telmo museoan eta Eskoriatzako Ibarraundi museoan.
Ezaugarriak eta ikonografiaAldatu
Zaragozako Unibertsitateko ikerlaria den Maria Teresa Andrés Ruperezek objektu hauen ikonografiaren azterketa egin zuen, beste antzeko objektuen ikerketetan eta ezaugarrietan oinarrituta. Funtzioari dagokionez, badirudi kapelak izan zirela eta ez edalontziak, eta ikonografiak aditzera ematen du zeregin erlijiosoetarako erabili zirela. Irudi geometriko hauek ditu: zirkuluak, ilgorak eta S-ak. Irudi sinple horiek eguzkiak, izarrak, ilargiak eta beltxargen abstrakzioak izango lirateke, eta egutegi bat osatzen dute.
Antzekoak Europan zeharAldatu
Uste denez, ontzi hauek zeremonia erlijioso edo erritualetan erabiltzen ziren, Europa erdialdean eta Europa Atlantikoan aurkitutako Brontze Aroko beste ontzi batzuen antzeko estilokoak direlarik.[4] Hauen antzeko ezaugarriak dituzte, adibidez, Terheideko urrezko katiluak, Eberswaldeko urrezko altxorreko katiluak eta Leiroko kaskoa.[5] [6] Forma aldetik desberdinak baina antzeko dekorazioa dute "urrezko kapelak edo xisterak".[7] [8]
IruditegiaAldatu
Aurreko guzti horietan badaude eguzki-eraztunak bezalako formak, Axtrokin bezala, eta egutegi zikloekin loturak proposatu izan dira beren sinbolismoan.
Kapelu, kono edo xisteren forma oso desberdina da...
Baina detaileetan lotura argi dago:
Euren apaindura eta kronologiagatik Alacanteko Villenako Altxorreko ontziekin alderatuak izan dira ere bai.[9] Garai, forma eta tekinkagatik, Altstettengo urrezko ontzia ere lotu izan da, baina apainketa desberdina du.
MapaAldatu
Aurkikuntza hauek mapan kokatuz gero, eragin eta truke kultural zehatz hauen hedapen handia ikusten da, Mendebaldeko Europan zehar.
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Andrés Rupérez, María Teresa. (2007-2008). «Semblanza cosmográfica de los «cuencos» de Axtroki» Veleia (24-25).
- ↑ a b Trebiño, Imanol. (2008). Axtrokiko katiluak. Eibartarrak posta-zerrenda (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ «Axtrokiko ontziak berreskuratzeko eskaera» Eskoriatza 2016-01-25 (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Almagro Gorbea, Martín. (1974). «Orfebrería del Bronce Final en la Península Ibérica. El tesoro de Abía de la Obispalía, la orfebrería tipo Villena y los cuencos de Axtroki» Trabajos de Prehistoria 31 (1): 39–100. ISSN 0082-5638..
- ↑ Casco de Leiro: https://es.wikipedia.org/wiki/Casco_de_Leiro
- ↑ (Gaztelaniaz) https://www.labrujulaverde.com/acerca-de. (2016-12-13). «El Casco de Leiro, un objeto de la Edad del Bronce hallado en Galicia de función desconocida» La Brújula Verde (Noiz kontsultatua: 2020-06-23).
- ↑ «The Comerford Crown, a Bronze Age gold 'hat' from Tipperary | Irish Archaeology» irisharchaeology.ie (Noiz kontsultatua: 2020-06-23).
- ↑ Hemen ere ikus daiteke: https://en.wikipedia.org/wiki/Golden_hat
- ↑ «Museo Arqueológico» www.museovillena.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) "La peñas de Axtroki de Eskoriatza, el cofre pétreo que ocultaba los cuencos de oro". Sitios históricos. 2016-04-15. https://sitioshistoricos.com/pena-de-axtroki-el-cofre-petreo-que-ocultaba-los-cuencos-de-oro/ [ikusia: 2020-06-23]