Villenako Altxorra
Villenako Altxorra Europako Brontze Aroko urrezko objektuen aurkikuntza handienetako bat da. Urrezko, zilarrezko, burdinako eta anbarrezko 59 objektuk osatzen dute, ia 10 kiloko pisua dutelarik orotara.
Villenako Altxorra | |
---|---|
Jatorria | |
Aurkikuntza lekua | Villena |
Aurkikuntza data | 1964 |
Aurkitzailea edo asmatzailea | José María Soler García |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | urrea, burdina, zilarra eta Anbarra |
Deskribapena | |
Honen parte da | cultural heritage in Alicante (en) |
Kokapena | |
Lekua | Museo Arqueológico Municipal de Villena (en) |
Koordenatuak | 38°40′25″N 0°50′38″W / 38.67371706°N 0.8438015°W |
Burdinazko piezak nabarmentzen dira Iberian aurkitu diren zaharrenak direlako, burdina metal preziatu gisa erabiltzen zeneko garai batekoa.
1963an aurkitu zituzten lehen piezak langile batzuek, Villena herritik gertu. Bitxigile batekin kontsultatu ondoren, honek José María Soler García arkeologoarengana jo zuen, eta honek neurriak hartu zituen tokia babesteko, eta aurkikuntza indusketa gehiagorekin osatzeko.
Piezen artean zenbaitek katiluak dira, urrezkoak, eta antzekotasunak nabarmendu dituzten beraien egikeraren eta Eskoriatzan topatutako Axtrokiko ontzien artean[1].
Axtrokiko piezak ez bezala, ordea, Villenakoak Villenan bertan gordetzea lortu dute, eta herriko museo arkeologikoan daude, non eta Eskoriatzakoak Madrilera eraman zituzten Espainiako Arkeologia Museo Nazionalera.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «BOE.es - Documento BOE-A-2005-7771» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).