Ignacio Barandiaran

gipuzkoar historialari eta arkeologoa

Ignacio Barandiaran Maestu (Donostia, 1937ko azaroaren 14a) gipuzkoar historialaria da, Historiaurrean eta Antzinaroaren Historian aditua.[1] Historian doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko Historiaurreko katedraduna izan zen 1980tik aitzina. Ospe handiko ikerlaria da bere arloan, eta lan asko egindakoa Euskal Herriko historiaurreko ikasketetan.[2]

Ignacio Barandiaran
Bizitza
JaiotzaDonostia1937ko azaroaren 14a (86 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna, historialaria eta arkeologoa
Enplegatzailea(k)Zaragozako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaHistoriaren Errege Akademia

Jarduera akademikoa eta profesionala aldatu

Zaragozako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatean lortu zuen bere doktorautza. «El Paleomesolítico del Pirineo occidental. Bases para una sistematización tipológica del instrumental óseo paleolítico (Mendebaldeko Pirinioetako Paleomesolitoa. Paleolitoko hezur-instrumentuen sistematizazio tipologikorako oinarriak)» 1967ko maiatzean defendatu zuena. Unibertsitate horretan eskolak eman zituen hainbat postutan, baita La Lagunako Unibertsitatean eta Kantabriakoan ere. Beste hainbat unibertsitatetan ikastaroak eman zituen eta hogei doktore tesi baino gehiago zuzendu ditu.

Ikerketaren eremuan, aztarnategi arkeologiko ugari zuzendu ditu, besteak beste: Aitzorrotzeko gaztelua (1968 eta 1969); Irungo Ama Xantalen baeseliza; Musteriar garaiko eta Kalkolitoko Los Casaren kobazuloa (Guadalajaran); Urdazubiko Borroberria koba, Urbasako Magarduia hegoaldeko metakina; Alkerdi eta Isturitze.

Espainiako Historiaren errege Akademiako kidea da. Eusko Ikaskuntzako kidea eta Arkeologiarako Arabar Institutuko kidea ere bada, besteak beste.[3]

Liburuak aldatu

Liburu monografikok, unibertsitate mailako gidaliburu, artikulu zientifiko, kongresuetako parte-hartze eta liburuetako kapitulu kopurua altua idatzi du, bakarrik edo elkarlanean. Hauek dira horietako batzuk:

  • 1992. Estudio de las pinturas de Zubialde (Álava). Resumen de los resultados. Arabako Foru Aldundia. Gasteiz (80 or.). (egilekideak: J. Altuna eta J.M. Apellániz ).
  • 1999. "Santa Elena de Irún. Excavación arqueológica de 1971 y 1972". Colección Oiasso, 1 . Irun. (151 or.). (egilekideak: M.Martín-Bueno eta J. Ro dríguez Salís).
  • 2001. "Cazadores-recolectores en el Pirineo navarro: el sitio de Aizpea entre 8000 y 6000 años antes de ahora". Veleia series maior, 10 zk. (542 or.). Euskal Herriko Unibertsitatea. (egilekideak: A.Cava eta beste).
  • 1988. Prehistoria. Paleolítico. Historia General de Euskalerria. Auñamendi, Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco. Donostia. (624 or.+56 irudi).
  • 2003. Grupos homoespecíficos en el imaginario mobiliar magdaleniense: retratos de familia y cuadros de género. Anejos de Veleia, series minor, 21. zk. Euskal Herriko Unibertsitatea. Gasteiz (294 or.).
  • 2006. Imágenes y adornos en el arte portátil paleolítico. Ariel Prehistoria. Bartzelona. (230 or.+32 irudi.). ISBN: 9788434452046

Erreferentziak aldatu

  1. Estornés Zubizarreta, Idoia. Barandiaran Maestu, Ignacio. Auñamendi Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-16).
  2. Ignacio Barandiaran Maestu, Euskadiko Ikerketa saridun. Berria, 2008ko otsailak 1, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-16).
  3. (Gaztelaniaz) «Curriculum Vitae de Ignacio Barandairán Maestu (San Sebastián, 1937)» Veleia (Gasteiz) 24-25.

Kanpo estekak aldatu