Brontze Aroko urrezko kapeluen urregintza estiloa

Axtrokiko (Eskoriatza) ontzien estilo eta teknika artistikoa

Brontze Aroko urrezko kapeluen urregintza estiloak definitzen du Europako Mendebaldeko Brontze Aroko urrezko objektu zenbaiten estilo berezia. Urrezko kapeluen forma berezia dute objektu hauetan ikusgarrienek, zeinetarik lau ale ezagutzen diren, baina apainketan, lanketan eta beste ezaugarrietan beste era bateko kasko, ontzi eta objektutan ere aurkitu da estilo berezi hau. Horien artean, Gipuzkoan topatutako Axtrokiko ontziak daude[1].

Brontze Aroko urrezko kapeluen urregintza estiloa
Jatorria
Ezaugarriak
Deskribapena
OinarrituaBrontze Aroko urrezko kapeluak
Honen parte daBrontze Aroa

Ezaugarriak aldatu

Objektuak urrezko xafla mehez eginda daude, eta apaingarriz estalita egon ohi dira, askotan banda edo lerro horizontaletan, non batez ere disko eta zirkulu zentrokideak ikusten diren. Gurpiltxo, zigilu, biribilki edo orraziekin markatu zirela dirudi.

Barnealdetik mailukatutako bozeldura faltsu bidezko dekorazioa dira forma horiek. Objektuek grabatuta dituzten dekorazio geometriko hauek ikur gisa hartu izan dira, eguzkiaren, ilargiaren, izarren edota hegaztien irudikapenekin alderatuz. Dekorazioen kalitatea eta zehaztasuna ikusita, urregintza lantegi espezializatuetan egin zirela uste da, eliteen esku bakarrik egon zitezkeen enkarguak izango ziren[2].

Objektu hauek aurkitu izan diren moduangatik, kasu askotan apropos lurpean ezkutaturiko sortak zirela uste da. Funtzioan ere bateratasun erritual bat adierazten dute hortaz[1].

Iruditegia aldatu

Forman desberdintasunak daude kasu batzuetan, baina antzekotasunak ere bai:

Teknikan eta apainduretan bateratasun argia ikusten da:

Erreferentziak aldatu

  1. a b Eogan, George. (1981). «The Gold Vessels of the Bronze Age in Ireland and Beyond» Proceedings of the Royal Irish Academy. Section C: Archaeology, Celtic Studies, History, Linguistics, Literature 81C: 345–382. ISSN 0035-8991. (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
  2. Aranzadi. «Axtrokiko Ontzien errepliken erakusketa bere 50. urteurrenean» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu