Bolibar (Eskoriatza)
- Artikulu hau Eskoriatzako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bolibar».
Bolibar Eskoriatza udalerri gipuzkoarraren hegoaldean dagoen auzoa eta bertako zazpi elizateetako bat da.
Bolibar | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Eskoriatza |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′13″N 2°31′41″W / 43.0035514°N 2.5281437°W |
Garaiera | 381 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 119 (2022) |
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 106 biztanle ditu.
Mugakideak
aldatuIparraldean Eskoriatzako herrigunea, hegoaldean Elgea (Barrundia), ekialdean Mendiola (Eskoriatza) eta mendebaldean Mazmela eta Zarimutz (Eskoriatza) eta Leintz-Gatzagako udalerria mugakide ditu.
Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
108 | 109 | 115 | 109 | 111 | 106 | 111 | 106 |
Auzuneak
aldatuLete eta Eraña auzuneek elizatea osatzen dute. Alde batetik, Lete kilometro bat baino gehixeagoko malda batek zeharkatzen du oso-osorik eta bertan dago Eskoriatzako hilerria. Eta, maldaren tontorrean, Bideko Andre Maria Birjinaren omenezko irudi bat dago. Bertatik, Erañarako, Mendiola (Eskoriatza) auzorako edo Aretxabaletako Arkarazo elizaterako bideak daude.
Bestetik, Erañan San Andres baseliza eta Axtrokiko harkaitza aipatzekoak dira.
Arkeologia
aldatuBertan aurkitu ziren, Eraña auzoan zehazki, zelten garaiko bi urrezko ontzi, Axtrokiko harkaitzean. Gorago, Eraña auzoko baserrien ondoan, San Andres Ermita dagoen tokian, bi harrizko sarkofago aurkitu ziren. Uxar kobazuloan ere ondare arkeologikoa topatu da[1].
Mendiak
aldatuZaraia, Elgea eta Arlabaneko mendilerroetan aurkitzen diren mendi ugaritarako abiapuntua da. Horien artean, Aitzorrotz, Aranguren, Elorretako Haitza, Kurtzebarri eta Mugarriluze. Aitzorrotz menditik gertu, gainera, Gomiztiturri iturria dago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) ·, ·. (pdf) Carta arqueológica. Yacimientos en cueva. Cuenca del Deva.. (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz)Bolibar udal webgunean