Avantongo urrezko konoa

Avantongo urrezko konoa Brontze Aroko urrezko kapelu berezien artean bat da. 1844an aurkitu zuten Avantonen, Poitiersetik gertu. K.a. 1.000 urte ingurukoa da, ezagitzen diren lau urrezko kapeluen, artean bat. Saint-Germain-en-Layeko Arkeologia Museo Nazionalean dago.

Avantongo urrezko konoa
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. 1000
Aurkikuntza lekuaAvanton
Aurkikuntza data1844
Ezaugarriak
Materiala(k)urrea
Dimentsioak56 (altuera) cm
Pisua285 gramo
Deskribapena
Honen parte daBrontze Aroko urrezko kapeluak
Kokapena
LekuaMusée d'Archéologie Nationale
BildumaMusée d'Archéologie Nationale
Inbentarioa21077

Aurkikuntza eta ezaugarriak aldatu

Avanton udalerriko mahastizain batek, Jean Bardouxek, 1844an bere soroan zulo bat hondeatuz aurkitu zuen, Chaîgnerottes herritik gertu. Kobrezkoa zela pentsatu zuen, eta nahiko zapalduta eta tolestuta zegoenez, bere forma originala ez zen ebidentea izan hasieran. Bardouxek Loudungo urregile bati saldu zion, eta 1847an Louvre Museoari saldu zioten, bitartekari batzuk medio.

Avantongo konoa, bere kideko beste kapeluekin alderatuta, osatu gabea dirudi, beheko euskarria falta da. 55 cm-ko altuera du 321 gramoko pisua. Gainerakoek bezala, urre-orri bakarrean egina dago, mailukatuz moldatua, eta lerro edo bandetan antolatutako globulu askorekin apaindua dago bere altuera osoan.

Alderaketa beste kapeluekin:

Kapeluekin duen antzekotasunaz gain, beren iruditeria eta itxura lotzen da estetika bertsuko Brontze Aroko urregintzako beste aurkikuntza batzuekin, zeinetan nabarmentzen den bat Euskal Herrian egina, Axtrokiko ontziak[1].

Objektuaren funtzioa eguzkiaren gurtza erlijioso batekin lotua egon zitekeela iradoki izan da[2].

   
Konparaketa apaindura detaileetan, Avantongoa ezkerretan, Axtrokiko katiluetako bat eskumatan.


Erreferentziak aldatu

  1. Eogan, George. (1981). «The Gold Vessels of the Bronze Age in Ireland and Beyond» Proceedings of the Royal Irish Academy. Section C: Archaeology, Celtic Studies, History, Linguistics, Literature 81C: 345–382. ISSN 0035-8991. (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
  2. «Cône | Panorama de l'art» panoramadelart.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).

Kanpo estekak aldatu