Eberswaldeko altxorra

Eberswaldeko altxorra edo Ebwerswaldeko urre aurkikuntza (alemanez: Eberswalder Goldschatz edo Goldfund von Eberswalde ) Brontze-aroko altxor bilduma bat da, urrezko 81 objektuz osatua. Horien artean katilu edo edukiontzi erakoek antz handia dute Eskoriatzan agertutako Axtrokiko ontziekin, harreman kultural argi bat agerikoa delarik[1].

Eberswaldeko altxorra
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. X. mendea
Aurkikuntza lekuaFinow (en) Itzuli
Aurkikuntza data1913ko maiatzaren 16a
Ezaugarriak
Materiala(k)urrea
Deskribapena
Honen parte daart looted in World War II (en) Itzuli
Azken Brontze Aroa
Brontze Aroko urrezko kapeluen urregintza estiloa
Kokapena
BildumaPuxkin Museoa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Brandenburgo
Koordenatuak52°50′46″N 13°43′23″E / 52.8462°N 13.723°E / 52.8462; 13.723
Map

1913an aurkitu zuten altxorra etxe bateko obretan, Oberbarnim herrixka, zeina Eberswalde eskualdean dagoen Alemaniako Brandenburgon. Alemanian inoiz aurkitu den urrezko objektuen historiaurreko multzo handiena da. Aurkitu zutenetik 1945. urtera Berlingo museo batean egon ziren piezak. Gaur egun, Errusian dago, Bigarren Mundu Gerraren amaieran Alemaniatik lapurtutako artelanen multzoan[2].

Konparaketa, Eberswaldeko ontzi bat ezkerretan, eta Axtrokiko bietako bat eskumatan. Konparaketa, Eberswaldeko ontzi bat ezkerretan, eta Axtrokiko bietako bat eskumatan.
Konparaketa, Eberswaldeko ontzi bat ezkerretan, eta Axtrokiko bietako bat eskumatan.


Erreferentziak aldatu

  1. «Museo Arqueológico» www.museovillena.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
  2. (Ingelesez) dhwty. «The Eberswalde Hoard: Golden Treasure Trove of the Bronze Age» www.ancient-origins.net (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu