Villeneuve-Saint-Vistreko ontziak

Villeneuve-Saint-Vistre herrian egindako aurkikuntza arkeologikoa

Villeneuve-Saint-Vistreko ontziak Villeneuve-Saint-Vistre-et-Villevotte herrian (Marne) aurkitutako urrezko artefaktu batzuk dira. Nahita lurperatutako objektu sorta bat izan ziren, eta aurkitu zirenak izan ziren bi katilu, bi eskumuturreko, bi eraztun eta urrezko hari bat[1]. Brontze Aroko urregintzako estilo berezi batekoak dira, zeinaren parekideak Gipuzkoan ere aurkitu diren, Axtrokiko ontzietan.

Villeneuve-Saint-Vistreko ontziak
Jatorria
Aurkikuntza lekuaVilleneuve-Saint-Vistre-et-Villevotte
Aurkikuntza data1910
Ezaugarriak
Materiala(k)urrea
Deskribapena
Honen parte daBrontze Aroko urrezko kapeluen urregintza estiloa
Kokapena
LekuaMusée d'Archéologie Nationale
Koordenatuak48°38′18″N 3°46′08″E / 48.63840697°N 3.76885081°E / 48.63840697; 3.76885081
Map

1910eko udaberrian aurkitu zituzten, bidegurutze baten ondoan lan batzuetan[2]. Frantziako Arkeologia Museo Nazionalean daude erakusgai, Brontze Aroko Frantziako beste objektu ezagun batzuekin, haien artean Avantongo urrezko konoa[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «objets en or» Twitter (Musée d'Archéologie nationale (MAN)) (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
  2. Chappée, Julien. (1911). «Objets d'or découverts à Villeneuve-Saint-Vistre» Monuments et mémoires de la Fondation Eugène Piot 19 (2): 181–183.  doi:10.3406/piot.1911.1766. (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
  3. «Cône | Panorama de l'art» panoramadelart.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).


Kanpo estekak aldatu