Jacques Piccard (Brusela, 1922ko uztailaren 28a - Cully, Suitza, 2008ko azaroaren 1a) suitzar ozeanografo eta ingeniaria izan zen.

Jacques Piccard

Bizitza
JaiotzaBrusela1922ko uztailaren 28a
Herrialdea Suitza
HeriotzaLa Tour-de-Peilz2008ko azaroaren 1a (86 urte)
Familia
AitaAuguste Piccard
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBasileako Unibertsitatea
Genevako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, ingeniaria, esploratzailea eta ozeanografoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Find a Grave: 31068981 Edit the value on Wikidata

Auguste Piccard abenturazale eta ingeniariaren semea izan zen. Itsaspekoak garatu zituen korronte ozeanikoak esploratzeko. 1960an Don Walshekin batera Marianetako itsas hobira jaitsi zen. Murgiltzea Piccardek diseinatutako Trieste batiskafo batean egin zen, Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadaren finantzaketarekin.

1969an Grumman/Piccard PX-15 mesoskafoan, Ben Franklin izenekoa, Floridako kostaldean murgildu zen, eta Golkoko itsaslasterrak eraman zuen, Maineko kostaldean lau aste geroago azaleratu zen arte.

  • Piccard, Jacques; Robert S. Dietz (1961). Seven Miles Down. Putnam. p. 249.
  • Piccard, Jacques (1971). The Sun Beneath the Sea. Scribner. p. 405 pp. ISBN 0-684-31101-1.