Atena Nikeren tenplua

Atena Nikeren tenplua (antzinako grezieraz: Ναός Αθηνάς Νίκης) Atenasko Akropolian dagoen tenplua da, Atena eta Nike jainkosei eskainia. K.a. 420 inguruan eraikia, Akropoliko lehen tenplu guztiz joniarra da. Kokaleku gailena du Akropoliko hego-mendebaldeko sarreraren eskuinean, Propileoetan.

Atena Nikeren tenplua
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Atenasko Akropolia
Temple of athena nike 2010.jpg
Atena Nikeren tenplua pertsiarren aurkako garaipena ospatzeko eraikia.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Grezia
EskualdeaAtika
Unitate periferikoaAtenas Zentrala
UdalerriaAtenas udalerria
Koordenatuak37°58′17″N 23°43′30″E / 37.9715°N 23.7249°E / 37.9715; 23.724937°58′17″N 23°43′30″E / 37.9715°N 23.7249°E / 37.9715; 23.7249
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 420(e)ko hamarkada
IzenaAtena
Arkitektura
ArkitektoaKalikrates
Materiala(k)haitzurdin pentelikoa
EstiloaJoniar ordena
anfiprostiloa
tetrastiloa
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia404-005
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1987 (XI. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

HistoriaAldatu

Athena Garailea (Αθηνάς Νίκης) ere esaten zaio, persiarren kontrako Salaminako gudua (K.a. 480) oroitzeko eraikia izan zen. Ideia K.a. 449. urtean eman zen, pertsiarrekin bakea lortu ondoren (Kaliasen bakea). Hala ere, Perikles eraikuntzaren aurka agertu zen eta lanak ez ziren K.a. 421 urtera arte hasi; ordurako Peloponesoko Gerra (K.a.431-404) hasita zegoen.

Proiektuaren burua Kalikrates (Καλλικράτης) arkitektoa izan zen, Partenoiko eraikuntzan ere parte hartu izandakoa. 

Barruan xoanon irudi bat zegoen, hots, Atena pertsonifikatua, Nike gisa, hegodun jainkosa, itsas garaipenen ikurra. Baina tenplua erritu handiak egiteko prestatuta ez zegoenez, aurreko aldean aldare bat jarri zuten, horrela kanpoan zeremoniak egin ahal izango zituzten.

Tenplua gaur egun, jatorrizko erara berreraikia izan da baina frontoi, entablamendu eta estalkiaren zati batzuk galdu ditu.

DeskribapenaAldatu

AltxaeraAldatu

Tenpluak altxaeran 8 metroko garaiera du. Zutabeak jonikoak eta haitzurdinezkoak  dira. Arkitrabeak hiru banda ditu, frisoa jarraia eta erlaitza da. Bukatzeko frontoiak Atenaren omenez egindakoak dira.

 
Ustezko jatorrizko altxaera berreraikia.
 
Oinplanoa.

OinplanoaAldatu

Oinplanoa, neurri txikikoa bera, anfiprostilo[1]-tetrastilo bati dagokiona da. Bertan aurreko aldea (pronaoa) eta atzeko aldea (opistodomos) portiko txiki bihurtzen dira. Cella, edo "jainkosaren aretoa", laukia da (4 x 4 metro), tenplu oso txikia beraz, giza neurrikoa eta proportzio harmoniatsuekin. Neurri horiek guztiak, txikiak izan arren, matematikoki eginak izan ziren, lerdentasun itxura emateko asmotan. Marie-Christine Hellmann arkeologo frantsesaren esanetan, neurri hauen arrazoia leku gutxi izatean datza.[2]

ApainketaAldatu

Tenpluaren frisoan Atena, Zeus eta Poseidon atenastarrei laguntza ematen ageri dira. Zalantza gabe, hau hiritarren adorea pizteko saiakera bat izan zen, garai hura Peleponesko Gudarekin bat zetorrelako, izan ere, guda hura galdu egin zuten.

 
Mapa Atenasko Akropolia: Atena Nikeren tenplua 6 zenbakiari dagokio.

ErreferentziakAldatu

  1. Espazio-mugak direla eta.
  2. Hellmann, Marie-Christine (1998).

Kanpo estekakAldatu