Ireki menu nagusia

Armiarma tximinoa edo Ateles (izen lokaletan maquisapa, marimonda, koatá edo atele), burmuin handia eta mundu zaharreko tximinoen antzekoa den tximino amerikarren generoa da. Gorputzeko ile gris horixka, beltza, arrea eta kastainoa daukate. Beheko partean kolorea argiagoa daukate, eta begiak eraztun zuri batez inguratuta dauzkate.

Ateles
Ateles fusciceps Colombia.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaAtelidae
AzpifamiliaAtelinae Atelinae
Generoa Ateles
Espezieak
Banaketa mapa
Spider monkey (Ateles) range.png

BizimoduaAldatu

Oihan tropikaletan bizi dira, Mexikotik hasi eta Brasileraino. 40tik 1.500 metrorainoko altitudeetan bizi dira. 6-30 lagunez osatutako taldeetan bizi da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ateles