Inka Inperioko konkista Amerikako espainiar kolonizazioaren gertaera nabarmena izan zen. Historiografiaren arabera, konkista 1532ko azaroaren 16an hasi zen, inken armadak Cajamarcan Francisco Pizarrok zuzenduriko conquistadorrak harrera egin zuenean. Huascar eta Atahualpa arteko gerra zibila bukatu berria zen eta bileran espainiarrek Atahualpa preso hartu zuten. 1533ko uztailaren 26an espainiarrek Atahualpa exekutatu zuten.[1] Orduan espainiarrak, cañari, chachapoya eta beste amerindiarren laguntza zutenak, Cuscorantz joan ziren eta urte hartako azaroaren 14an Manco Inca inka aldarrikatu zuten. Laster, Manco matxinatu eta errekonkistari ekin zion, Cusco eta sorberria zen Lima setiatuz. Espainiarrek hainbat erori izan arren, Manco Vilcabamba inguruko mendialdean babestu behar izan zen eta 1538an inperio berria ezarri zuen.[2] Espainiarrek beste eskualdeetan bere jabetza mantendu eta kolonizatzeari ekin zioten. Inperio berriak 1572ra arte iraun zuen, noiz Francisco de Toledo erregeordeak Tupac Amaru I.a azken inka exekutatu zuenean. Beraz, konkistak berrogei urtez (1532-1572) ziraun.
Erreferentziak
aldatu
- ↑ (Ingelesez) Innes, Hammond. (1969). Conquistadors. Alfred A. Knopf.
- ↑ (Ingelesez) Kubler, George. (1947). «The Neo-Inca State (1537–1572)» The Hispanic American Historical Review 27 (2): 189–203. doi:10.2307/2508415..
Kanpo estekak
aldatu