Inken Gerra Zibila Huascar eta Atahualpa anaiean arteko borroka izan zen, Huayna Capac aita hil ondoren Inken koroa nork eskuratuko. Huayna Capac 1527an hil bazen ere, gatazka 1529an piztu zen, eta 1532ra bitartean iraun zuen. Inka guztien erresumaren zilegizko oinordekoa zelakoan hasi zuen gerra Huascarrek. Zilegitasuna gorabehera, alabaina, Atahualpa nagusi atera zen, gerragintzan trebeago jokatu baitzuen.

Inken Gerra Zibila
Atahualpa
Data1529 eta 1532 artean
LekuaInken Inperioa
EmaitzaAtahualparen garaipena
Gudulariak
Atahualpa Huascar
Buruzagiak
Atahualpa
Chalkuchimac
Quisquis
Rumiñahui
Ucumari
Huascar
Atoc
Hango
Topa Atao
Ullco Colla

Huascar eta Atahualparen arteko gatazkak gainbehera markatu zuen Inken Inperioan. Atahualpak ez zuen gozatu gerraren irabazlea izateagatik, espainolek Tuhantinsuyoko lurrak konkistatuko zituztelako eta inperio oso handi bat ere menperatuko zutelako. Etxe eta herri guztietako dirua eta urrea arpilatu zituzten. Espainolen komandante Francisco Pizarro eta Diego de Almagro konkista kideak ziren.

Huascar inken hamabigarren enperadorea izan zen, Huayna Capacen berrehun odoleko semeetako bat eta tronurako eskubidea zutenetako bat. Huayna Capac eta izendatutako ondorengoa (Ninan Cuyuchi) hil egin ziren 1527an, baztangaren ondorioz. Epidemia bat izan zen, Inken Inperioaren iparraldetik hasita, konkistatzaile espainolek ekarrita. Honen erruz Sapa Inka (enperadore) berria erabakitzea zaila izan zen. Azkenik, Huascar aukeratu zuten, Cuzkoko icap ratin (gobernariorde) izendatu zuelako Huayna Capacek. Asko ziren tronua nahi zutenak, besteak beste, Atahualpa anaia. 1532an kendu zion kargua Huascarri eta gero hil egin zuen.

Aurrekariak aldatu

Francisco Pizarro 1524-26an heldu zen Hego Amerikara, 62 zaldun eta 106 soldadu lagun zituela. Huayna Capac inka nagusia (sapa inka) iparraldera joan zen gizon ezezagun horiekin topo egiteko. Ez zuen bat ere topatu, zeren europarrekin batera heldu zen baztangak jota hil baitzen, 1527an. Halaber, haren seme zaharrena eta oinordekoa, Ninan Cuyochi, hil zen handik gutxira. Biak ala biak hilda, ez zegoen argi nor zen inken koroa eskuratzekoa, ez baitzegoen jasota horrelakoetan nola jokatu behar zen. Huayna Capacek bi emakume desberdinekin izandako bi semeak ziren hautagaiak, Huascar eta Atahualpa. Huascarren odola leinua garbiagoa zen, Atahualpa sasikumetzat hartzen baitzuten. Huascarren ustez, iraingarria zen Atahulapa, haren maltzurtasuna eta jakinduria goiztiarra gorabehera, Sapa Inka izateko hautagaitzat jotze hutsa.

Gerra aldatu

Huascarrek agintari politiko eta erlijiosoen babesa lortu zuen, eta inken buru izendatu zuten. Atahualpak anaiaren nagusitasuna onartu bazuen ere, Huascarrek leporatu zion bere aurka matxinatu nahi zuela. Gerra piztu zenean, Atahualpa iparraldean zegoen eta Inperioko armada Quitoren inguruan bildu zuen. Huascarrek iparraldera jo eta anaiordea atzeman zuen, baina Atahualpak ihes egitea lortu zuen.

1531n eta 1532an gudu asko egin zituzten, Atahualpak armada hegoaldera eramanda. Hasieran Huascarren gizonen leialtasuna era baketsuetan eskuratzen saiatzen zen, baina horrela erdietsi ezin bazuen, bortizki jokatzen zuen, sarraskiak eraginez. Hasierako porrota gainditu ondoren, Atahualpa garaipenez garaipen ibili zen, Cuzcotik 20 bat kilometrora ailegatu arte. Han, Atahualparen osteek irabazi zuten berriro ere, eta Huascar preso hartu.Huascar exekutatu egin zuten hurrengo urtean.

Gerrak iraun zuen bitartean, Atahuaparen armadan 250.000 gizon bildu ziren, Inperioko indar guztia. Eta Cajamarcaren inguruan bildurik zeudela, Francisco Pizarrok haiekin egin zuen topo, hiri horretara azaroaren 16an iritsita. Ondotik gertatutako borrokan, Cajamarcako guduan alegia, espainiarrek armada inka gainditu eta Atahualpa atzeman zuten.

 

Inbasio espainola eta izan zuen eragina aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Inka Inperioko konkista»

Gerra amaitu eta gutxira espainolak heldu ziren, Francisco Pizarroren agindupean. Honek talde batetik eta bestetik aldarri serie bati ekin zion eta horrela lortu zuen Amerikan sartzea erasota izan gabe. Azkenean, Cajamarcan gertatutakoaren ondorioz, Huascar Inkaren alde egin zuten. Cajamarkan Atahualpari segada jarri zioten, eta, harrapatu ondoren, hil egin zuten.

Bitartean, Quizquizek Cusco konkistatu zuen eta Francisco Pizarrok Huascar eta Atahualparen anaia bat ezagutu zuen, Tupac Hualpa. Tupac Hualpa Inka gobernari izendatu zuen Francisco Pizarrok eta kargu horrekin bidaia bat hasi zuen Cuscora joateko. Bidaia horretan hil egin zen bi hilabete pasatu eta gutxira. Francisco Pizarrok Tupac Hualparen hilketaren erruduna Challcuchimac zela salatu zuen: pozoitu egin zuela zioen eta hiltzera kondenatu zuen. Rumiñahui eta Quizquizek patu desberdinak izan zituzten. Lehenengoak erresistentzia egiten jarraitu zuen Sebastián de Benalcázarren kontra (Pizarroren leku-tenientea), hil arte. Apo Quizquizek Hernando Soto eta Manco Inkaren kontra borrokatu zuen. Manko Inka Huayna Capacen beste seme bat izan zen eta Tupac Hualparen ordezkoa. Rumiñahuirekin batu nahi izan zuen, baina ez zuen lortu, Huayna Palcon kapitainak hil baitzuen.

Bestalde, Cuzcoko nobleek indarra galdu zuten gerra zibilaren ondorioz eta Tupac Hualparen anaia Manco Inkaren babespean jarri ziren. Manco Inka, Cuscon izendatu zuten Inka. Manco Inkak berehala ikusi zuen nolakoak ziren hispanoak egin nahi zutenaz eta altxamendu garrantzitsu bat sustatu zuen: Inken Errekonkistaren Gerra.

Kanpo estekak aldatu