Astigarragako sagardotegiak

Euskal Herriko udalerrien artean, Astigarraga da sagardo gehien ekoizten duena, bertan 20 sagardotegi baitaude: Alorrene, Artola, Astarbe, Bereziartua, Etxeberria, Gartziategi, Gurutzeta, Irigoien, Ipintza, Iretza, Larrarte, Lizeaga, Mendizabal, Mina, Oialume zar, Oiarbide, Petritegi, Rezola, Sarasola, Zapiain.

Sagardotegiak aldatu

Astigarragako sagardotegiak edukiera handiko jantokiak dituzte, gerturatzen diren guztiei sagardotegiko menu aparta eskaintzeko eta garaiko sagardoa dastatzeko aukera ere izateko.

Sagardotegi bakoitzak sagardotegi menu tradizionala eskaintzeaz gain, beste hainbat menu dastatzeko aukera ere eskaintzen dute, euskal sukaldaritza tradizionala gehiago ezagutu ahal izateko.

Menuak aldatu

Menu tradizionala gehienetan berdina edo antzekoa izaten da. Lehenik, beraiek gonbidatutako txorizo egosia, bakailao tortila, bakailaoa piperrekin, txuleta edo kostila eta postrerako gazta, menblioa eta intxaurrak eta edateko sagardoa. Tradizionalaz gain beste hainbat menu izaten dituzte, entsalada aukera, urdailazpiko tortila, piperrak eta txanpinoiak, legatz isatsa eta postrerako helatuak, gazta tarta, Tolosako teila eta zigarrotxoak eta edateko sagardo mota ezberdinak dauzkate, Euskal sagardoa, Ekologikoa, Naturala, Premium, Zizarra edo Sagar Muztioa, Aparduna. Menu bakoitzean Txotx-a sartzen da, baina sagardo botilak ere eskatu daitezke.

Egutegiak aldatu

Sagardotegi gehienak urte osoan zehar egoten dira irikiak, baina batzuk sagardo denboraldian bakarrik irikitzen dute. Komeni izaten da lehenbailen erreserbatzea, izan ere, denboraldian dena beteta egon izaten da, bazkaltzeko eta baita afaltzeko ere. Bertara, kanpoko jende asko hurbiltzen da, batez ere sagardo denboraldian. Denboraldi garaian, autobus bidez joaten da kanpoko jendea, lagun kuadrila izugarri elkartzen dira Astigarragako hainbat tabernetan eta gero bazkal ordua denean, bakoitza bere sagardotegira joaten da bazkaltzera. Bazkaldu ostean, kaleak berriro ere jendez gainezka egoten dira. Euskal Herriko leku guztietatik etortzen da jendea, Nafarroa, Bizkaia, Gasteiz eta baita Frantziatik ere.

Giro hau ez da Astigarragan bakarrik izaten, Hernanira ere jende asko hurbildu izaten da baina Astigarragak sagardotegi gehiago dituenez, bertara etortzen da jende gehiena.

Sagardotegiak, lagun kuadrilekin, familiarekin edota bikotearekin joateko lekuak dira, giro paregabea izaten da, beste jatetxeak baino herrikoiagoa delako.

Astigarragako sagardo ekintzak aldatu

Urtarrila: Sagardo Berriaren Eguna aldatu

Sagardo Berriaren Egunean urteko uzta aurkezten da agintari eta izen haundiko pertsonaien aurrean. Azken urteetan jende ezaguna izan da uzta berria aurkeztu duena, "Hau da ASTIGARRAGAko sagardo berria" ohiu eginda. Hauek dira uzta berria aurkezteko ohorea izan dutenak:

 
Santa Ana egunean (uztailaren 26an) Sagardo eguna ospatzen da Astigarragan.

Uztaila: Santa Ana aldatu

Santa Ana egunean, uztailaren 26an, Sagardo Eguna ospatzen da Astigarragan. Egun horretan Astigarraga eta inguruko 20 bat sagardogilek 2.000 sagardo botila inguru eskaintzen dituzte dastatzeko. Astigarragan ospatzen den Sagardo Egun hau 1976. urteaz geroztik ospatzen da eta Euskal Herria osoako Sagardo Egunik zaharrenetakoa da. Bestalde, idi-demak izaten dira sagardo probaketarekin batera. Bazkaldu ostean, arratsaldean herri kirolak egoten dira, bertan astiartar gazteek hartzen dute parte.

Iraila: Sagar Uzta aldatu

2001. urtetik ospatzen da Sagar Uzta jaia. Sagar Uztak Astigarrako tolareetako lanen hasiera ospatzen du eta jende guztiarentzako prestatutako festa da. Sagardotegietako zanpatze lanaren hasierarekin bat egiten du, azaro hasierara arte iraungo duen lanaren hasierarekin.

Bertan, sagar dantza, txalaparta, lehengo zanpatze erakusketa, bertako sagar erakusketa eta salmenta, artisau produktuen salmenta, sagardo dastatze eta salmenta, erakusketak, etb... izaten dira.

Sagardotegi bakoitzaren webguneak aldatu