Asa Gray
Asa Gray ( Sauquoit, Paris, New York, 1810eko azaroaren 18- Cambridge (Massachusetts), 1888ko urtarrilaren 30) naturalista, medikua, XIX. mendeko Ameriketako Estatu Batuetako botanikari garrantzitsuena gisa aipatua izan da.[1]
Biografia
aldatuGray Sauquoiten jaio zen, New Yorkeko Odeida konderriko Paris hirian, 1810ean, eta Medikuntzan doktoretza lortu zuen 1831n. Hala ere, medikuntza botanikarekin trukatu zuen, eta 1842an Harvard Unibertsitateko Historia Naturaleko irakasle izendatu zuten; 1873ra arte jardun zuen. Bere liburu eta landare bilduma Unibertsitate honi eman zion, non botanika saila ere sortu zuen; Gray Herbariuma bere omenez izendatzen da.
John Torreyren ikaslea izan zen, eta Grayren lehen lana izan zen Flora of North America bezalako lanetan lagundu zion.
Charles Darwinekin korrespondentzia izan zuen. Darwinen teoria garatzeko informazio baliotsuarekin lagundu zion Espezieen jatorriaz lanean. Darwinen defendatzaile leiala izan zen Estatu Batuetan, eta elkarrekin bildu zituzten haren zenbait idazki Darwiniana prestatzeko, bere garaian eragin handia izan zuen liburua.
Gray Ipar Amerikako landareen ezagutza taxonomikoa bateratzeko tresna izan zen.
Grayk botanikari buruz egindako lan askoren artean, ezagunena Manual of the Botany of the Northern United States, from New England to Wisconsin & South to Ohio & Pennsylvania Inclusive da. Gray 's Manual izenez ezaguna, Isaac Spragueren ilustrazio botanikoekin egindako edizio ugari izan ditu, eta oraindik erreferentzia izaten jarraitzen du arlo honetan.
Francis S. Collinsek Asa Gray eboluzio teistaren hipotesiaren aldekotzat jotzen du.[1]
Asa Gray Saria
aldatu"Asa Gray Award" American Society of Plant Taxonomists erakundeak ematen duen sari nagusia da. Saria 1984an sortu zen eta horrekin bizirik botanikari baten lana saritu nahi da.
Publikazio batzuk
aldatu- A Natural System of Botany. American. 1837.[2]
- Torrey, John (1838–1843). A Flora of North America. I & II. New York: Wiley & Putnam. doi:10.5962/bhl.title.9466.
- Gray, A.; G Engelmann 1845 a 1850. Plantae Lindheimerianae: An enumeration of F. Lindheimer's collection of Texan plants, with remarks & descriptions of new species, etc., (Acerca de la colección de Ferdinand Lindheimer, Boston J. Natural History, vol. 5 + 6, Boston
- ----. 1848. "Manual of the Botany of the Northern United States, from New England to Wisconsin & South to Ohio & Pennsylvania Inclusive "
- ----. 1848-1849 : Genera florae Americae boreali-orientalis illustrata
- ----. 1849 . Plant Fendlerianae Novi Mexi-camp — descripción de flora recogida por August Fendler (1813-1883) en Nuevo México
- ----. 1852-1853 . Plantae Wrightianae texano-neo-mexicanae
- ----. 1854 . Botany of the United States Expedition during the years 1838-1842 under the command of Charles Wilkes, Phanerogamia
- ----. 1878-1897 . Synoptical Flora of North America, completó Benjamin L. Robinson (1864-1935)
- ----. 1846-1888 . Contributions to North American Botany, en: Proc. Am. Academy of Arts & Sci., v. 1-23
- ----. "Notices of European Herbaria, Particularly Those Most Interesting to the North American Botanist". Am. J. Sci. 40, 1841. Reimpreso en "Scientific Papers of Asa Gray", editado C.S. Sargent. Boston: Houghton Mifflin, 1889
- ----. Dictionary of American Biography. American Council of Learned Societies, 1928-1936
- ----. Encyclopedia of World Biography, 2.ª ed. 17 v. Gale Research, 1998
- ----. Plant Sciences. 4 v. Macmillan Reference, 2001
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):Asa Grayren lan Gutenberg Proiektuan.
- (Ingelesez):Asa Grayren lanak Harvard University Herbarian.
- (Ingelesez):National Academy of Sciences Biographical Memoir.