Arroz frijitua (txinera tradizionalez: 炒飯; txinera sinplifikatuz: 炒饭; pinyinez: chǎofàn) Txinako arroz platera da, wok batean prestatzen dena.[1]

Arroz frijitua
Jatorrizko herrialdeaTxina
OsagaiakArroz, espeziak

Txinako plater herrikoi hau jada k. a. IV. milurtekoan jaten zuten eta mundu osora zabaldu da. Hainbat aldaera ditu: Bai cha (Kanbodian), Htamin gyaw (Myanmarren), Khao pad (Thailandia), Bokkeumbap (Korean), Nasi goreng (Indonesia, Malaysia eta Singapurren), Sinangag (Filipinetan), Cha-Han edo Yakimeshi (Japonian), Cơm chiên edo Cơm rang (Vietnamen), Chaufa (Perun) edo Arroz mamposteao (Puerto Ricon). Euskal Herrian hiru gutiziako arroza izenaz ezagunagoa da.

Erreferentziak aldatu

  1. March, Lourdes. (1985). El libro de la paella y de los arroces. (1. argitaraldia) Madril: Alianza Editorial ISBN 84-206-0101-2..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.