Arriarango urtegia

Beasaingo udalerrian dagoen urtegia.

Arriarango urtegia Beasaingo (Gipuzkoa) Arriaran auzoan dagoen urtegia da. 1993an bukatu zuten eraikitzen, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta. Urteko 2.355.000 m³-ren kontsumoa asetzeko eraikia, Goierriko 33.971 biztanle hornitzen ditu urez. Zehazki, ondorengo udalerri hauetakoak: Ormaiztegi, Segura, Idiazabal, Olaberria, Beasain, Ordizia, Lazkao, Itsasondo, Arama, Altzaga, Orendain, Gaintza, Baliarrain eta Legorreta.

Arriarango urtegia
Datu orokorrak
Motagravity dam (en) Itzuli
Luzera200 m
Geografia
Map
Koordenatuak43°04′14″N 2°14′21″W / 43.070556°N 2.239167°W / 43.070556; -2.239167
Hidrografia
Arroaren azalera7,53 km²

Arriarango urtegia porlan konbentzionalezkoa da. Urtegiaren uharkak 57 metroko altuera dauka, 250 l/s inguruko erregulazio-ahalmena, eta 11 km²-ko isurketa-arroa.

Urtegiaren uhatean Nestor Basterretxearen eskultura bat dago.

Iruditegia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu