Ireki menu nagusia

Dresdengo Kodexa edo Codex Dresdensis amate paperaren gainean egindako maia kodex bat da, Dresdengo liburutegian (Sächsische Landesbibliothek (SLUB)) gordeta dagoena. Konkistaren aurreko kodex hau gure egunetara heldu diren arteko osatuena eta ederrena da. Berez, kodex hau egutegi bat da; bertan jainkoen eragina egunen arabera erakusten da. Aldi berean maien egutegia eta zenbaki sistema azaltzen da. Europan liburu honen inguruko lehenengo berri 1739koa da.[1] 1825-1826. urtetan Agostino Aglio italiarrak kodex honen kopia bat egin zuen, ondoren Mexikoko beste dokumuntuekin batera argitaratua izan zen; dokumentu bilduma horri Kingsborough Kodex bezala ezagutzen zaio.[2]

Parisko Kodexa. Codex Peresianus
Dresden Codex p09.jpg
Dresdengo Kodexaren orri bat.
Datuak
Generoa Egutegia, astronomia, erlijioa.
Hizkuntza maia
Herrialdea Chiapas
Orrialdeak 39
Formatua 20,5 × 9 zm.
Euskaraz
Izenburua Dresdengo Kodexa

JatorriaAldatu

Espezialisten ustez kodex honek Yucatán penintsula erdian-iparraldean izan dezake bere jatorria, Chichén Itzá inguruan. Estiloa eta edukia kontutan hartuta ziur aski XIV. mendean izan zen idatzia baina ordukoa aurreko beste baten kopia izango zen.[3] Eskuizkribu hau Mesoamerikan aurkitutako ederrena da.

Kodexaren berreskurapenaAldatu

1739an Dresdengo Erret Liburutegiaren zuzendariak, Johann Christian Götze, Vienan, eskuizkribua erosi zuen. Ondoren, mende erdi bat baino gehiago, libura erabat ahaztuta egon zen. 1810 Alexander von Humboldt kodexaren lehenengo bost orrialde argitaratu zituen. Hala ere, hemezortzi urte behar izan ziren dokumentua jatorri maiakoa bezala identifikatzeko (1828). Jatorrizko dokumentuaren egoera ez zen oso ona eta egoera hori Bigarren Mundu Gerran larritu zen aliatuen bonbardaketa baten ondorioz (1945ko otsailaren 13 eta 15ean) okertu egin zen:: orri askoren goiko partea hezetasunez ezabatu egin zen.

ErreferentziakAldatu

  1. The Dresden Codex
  2. Antiquities of Mexico
  3. Miguel León-Portilla, 88.or.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dresdengo Kodexa  

BibliografiaAldatu

Ikus, baita ereAldatu

Kanpo loturakAldatu