Ireki menu nagusia
Tahuantinsuyo: Chinchaysuyo (gorriz), Antisuyo (berdez), Contisuyo (horiz) eta Collasuyo (urdinez).

Suyu edo suyoak (kitxuaz šuyu, "partzialitatea edo probintzia") Inka Inperioa osatzen zuten lau barruti nagusiak ziren, horietan euren probintziak elkartuta zeudelarik (wamani). Lau suyoek osatzen zuten taldeari Tahuantinsuyo (Tawantin Suyu) zeritzon.

GobernuaAldatu

Suyuaren gobernua Inkaren ardurapean zegoen Kontseilu Inperialean parte hartzen zuen suyuyuq apu (suyo baten jauna) izeneko gobernari delegatu baten bitartez.