Argyll eta Bute
Argyll eta Bute (Eskoziako gaeleraz: Earra-Ghaidheal agus Bòd, Eskoziako gaeleraz: Argyll an Bute) Eskoziako mendebaldean dagoen eskualdea da.
Argyll eta Bute | |||
---|---|---|---|
Argyll and Bute Earra-Ghaidheal agus Bòd rgyll an Bute | |||
| |||
Argyll and Bute council.PNG | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Lochgilphead 56°2′24″N 5°26′24″W | ||
Azalera | 6.909 | ||
Administrazioa | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 85.870 (2019)![]() | ||
Dentsitatea | 12,43 bizt/km² | ||
Bestelako informazioa | |||
argyll-bute.gov.uk |
Mugakideak Aldatu
Ozeano Atlantikoa mendebaldean, Highlandeko eskualdea iparraldean, Perth eta Kinross ipar-ekialdean, Stirling ekialdean eta Mendebaldeko Dunbartonshire hegoaldean.
Geografia Aldatu
Eskoziako eskuladeen artean bigarrena da azaleraz izan ere 6.909 km²-ko azalera baitauka, baina oso populazio txikia dauka, 88.166 biztanle 2011an (13 biz./km²). Hiriburua Lochgilphead / Ceann Loch Gilb herria da, herri handiena aldiz Helensburgh / Baile Eilidh.
Barne hartzen ditu Barruko Hebridak, zehazki hegoaldeko uharteak.
Historia Aldatu
Antzinako Dál Riata erreinu gaelikoa batez ere eskualde honetan eta zehazki Argyll-en kokatzen zen.
Gaur egungo eskualdea 1996an eratu zen Strathclyde eskualdeari Argyll eta Bute barrutia gehitzerakoan.
Herri nagusiak Aldatu
- Helensburgh / Baile Eilidh (14.220 biztanle)
- Oban / An t-Òban (8.575 biz.)
- Dunoon / Dùn Omhain (8.251 biz.)
- Campbeltown / Ceann Loch Chille Chiarain (4.852 biz.)
- Rothesay / Baile Bhòid (4.637 biz.)
- Lochgilphead / Ceann Loch Gilb (hiriburua, 2.300 biz.)
Uharteak Aldatu
32 uhartek osatzen dute eskualdea. Hona hemen aipagarrienak:
Uhartea | Azalera (km²) | Populazioa (biz.) |
---|---|---|
Mull / Muile | 875,35 | 2.800 |
Islay / Ìle | 619,56 | 3.228 |
Jura / Diùra | 366,92 | 196 |
Bute / Bòid | 122,17 | 6.498 |
Tiree / Tiriodh | 78,34 | 653 |
Coll / Cola | 76,85 | 195 |
Gaidhealtachd Aldatu
Tiree uhartea bereziki.
Inguru naturala Aldatu
- Loch Lomond eta The Trossachs Parke Nazionala: Eskoziako bi Parke Nazionaletako bat da. 2002an eratu zen. Lomond aintzira eta Trossachs mendikatea hartzen ditu bere baitan.
Ondasun nabarmenak Aldatu
-
Lochgilphead, hiriburua.
-
Oban.
-
Paps of Jura mendiak.
-
Kilchurn gazteluaren hondarrak.
-
Campbeltowneko whisky distileria, Glen Scotia.
-
Ben Cruachan (1.126m), Argyll eta Buteko mendi garaiena.
-
Kintyre penintsula.
-
Mull of Kintyre lurmuturra.
-
West Highland Way ibilbidea.
-
Ballochroy multzo megalitikoa.
Kanpo estekak Aldatu
- (Ingelesez) Argyll eta Bute eskualdeko webgune ofiziala