Helensburgh

Helensburgh (Eskoziako gaeleraz: Baile Eilidh, eskozieraz: Eelansburgh) Eskoziako Argyll eta Bute eskualdeko hiri handiena da, 2011ko erroldaren arabera 14.220 biztanle ditu. Hala ere hiriburua Lochgilphead da.

Helensburgh
Baile Eilidh
Flag of Scotland.svg Eskozia
Colquhoun Square Helensburgh.jpg
Administrazioa
Estatua  Erresuma Batua
Herrialdea  Eskozia
Konderria Argyll eta Bute
Postakodea G84
Geografia
Koordenatuak 56° 01′ 00″ N, 4° 44′ 00″ W / 56.0167°N,4.7333°W / 56.0167; -4.7333Koordenatuak: 56° 01′ 00″ N, 4° 44′ 00″ W / 56.0167°N,4.7333°W / 56.0167; -4.7333
Demografia
Biztanleria 14.220 (2011)
Bestelako informazioa

GeografiaAldatu

Clydeko fiordoaren iparraldean kokaturik dago.

HistoriaAldatu

Helensburgh 1776an sortu zen Sir James Colquhoun-ek Ardencaple gazteluan bainu termalak eraiki zituenean. Bainu horien inguruan zerbitzuak emango zituen herri oso bat eratuz joan zen. Edinburgheko Hiri Berriaren estilora planifikatu zuen eta bere emazte Helen-en izena eman zion. Greenock-ekin lotuko zuen ferry zerbitzua abiatzerakoan Helesburgh aisialdirako herri ezaguna bihurtu zen Glasgowko ontziola jabeen eta tabako merkatari aberatsentzat.

1808an Henry Bell-ek erosi zituen bainuak eta hotela eta lurrun ontziak ekarri zituen turismoari begira. 1858an trena iritsi zen eta hainbeste handitzen ari zenez 1894an bigarren tren geltokia ere eraiki behar izan zen. 1903an Charles Rennie Mackintosh arkitektoak Hill House (Muinoko etxea) eraiki zuen.

1975 arte Dunbartonshire eskualdean egon zen baina 1996ko berrantolaketan Argyll eta Bute eskualdean sartu zuten. Gaur egun Glasgow inguruko lo-hiria bihurtu da.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Hill House

IruditegiaAldatu


Kanpo estekakAldatu