Perth eta Kinross

Perth eta Kinross (ingelesez Perth and Kinross, eskozieraz Perth an Kinross eta gaeleraz Peairt agus Ceann Rois) Eskoziako 32 kontseilu guneetako bat da. 2012ko erroldaren arabera 147.740 biztanle ditu. Bere hiriburua Perth da.

Perth eta Kinross
Perth and Kinross
Peairt agus Ceann Rois
Perth an Kinross
Flag of None.svg
Fitxategi:Perth Kinross Arms.png
ScotlandPerthKinross.png
Geografia
HiriburuaPerth
56°23′45″N 3°26′0″W
Azalera5.286
Administrazioa
Demografia
Biztanleria151.950 (2019)
Green Arrow Up.svg660 (2018)
Dentsitatea28,75 bizt/km²
Bestelako informazioa
pkc.gov.uk

MugakideakAldatu

Aberdeenshire, Angus, Dundee Hiria, Fife, Clackmannanshire, Stirling, Argyll eta Bute eta Highland kontseilu guneekin mugatzen du.

HistoriaAldatu

Perthshire eta Kinross-shire lehen aldiz 1929an elkartu zituzten eta 1975 arte egon ziren elkarrekin. 1996ko berrantolaketan berriz elkartu zituzten.

PolitikaAldatu

41 zinegotzi aukeratzen dira. Hona hemen 2012ko hauteskundetako emaitzak:

Alderdi politikoa Zinegotziak
Eskoziako Alderdi Nazionala 18
Alderdi Kontserbadorea 10
Liberal Demokratak 5
Eskoziako Laboristak 4
Alderdi Independientea 4

Hiri eta herriakAldatu

Hiri bakarra dago eskualdean Perth hiriburua hain zuzen ere.

Herri nagusiakAldatu

  1. Perth / Peairt (hiriburua, 47.180 biztanle)
  2. Blairgowrie / Blàr Ghobhraidh (8.954 biz)
  3. Crieff / Craoibh (7.050 biz)
  4. Kinross / Ceann Rois (4.891 biz)
  5. Scone / Sgàin (4.430 biz)
  6. Auchterarder / Uachdar Àrdair (4.206 biz)

Herri guztiakAldatu

Ondasun nabarmenakAldatu

Kanpo estekakAldatu