Oban
Oban (Eskoziako gaeleraz: An t-Òban, eskozieraz: Oban) Eskoziako Argyll eta Bute eskualdeko hiria da, 2011ko erroldaren arabera 8.575 biztanle ditu, baina turistak dauden sasoian 25.000 biztanle izatera iristen da.
Oban Oban An t-Òban | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Argyll eta Bute |
Jatorrizko izena | Oban |
Posta kodea | PA34 |
Geografia | |
Koordenatuak | 56°24′35″N 5°28′21″W / 56.4097°N 5.4725°W |
Demografia | |
Biztanleria | 8.575 (2011ko abenduaren 31) 8.490 (2016) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01631 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Geografia
aldatuLorneko fiordoan kokaturik dago eta Kerrera uharteak babesten du herria.
Historia
aldatuMesolito garaitik populatua izan da Oban ingurunea. Dunollie gazteluaren hondarrak dauden muinoa gotortua egon da Brontze Arotik hona.
XVIII mendean hainbat etxalde zeuden eremu honetan eta arrantza, ontzigintza, harrobia eta merkataritzan aritzen ziren biztanleak. 1760an aduana etxe bat egin zuten. 1794an distilategi bat eraiki zuten eta honen inguruan eratuz joan zen gaur egungo Oban herria. 1880 inguruan trena iritsi zen eta herriak bultzada handia izan zuen.
Bigarren Mundu Gerrako Atlantikoko borrokan Royal Navyren base garrantzitsua izan zen. 1950tik aurrera turismoa izan da jarduera ekonomikorik garrantzitsuena.
Ondasun nabarmenak
aldatu- McCaig's dorrea
- Santa Kolunba katedrala
- Dunollie gaztelua
- Kerrera uhartea
Iruditegia
aldatu-
Herriaren ikuspegia.
-
Santa Kolunba katedrala.
-
Dunollie gaztelua.
-
Kaialdea.
-
Oban Distillery.
-
Gylen gaztekluaren hondarrak Kerrera uhartean.