Lochgilphead (Eskoziako gaeleraz: Ceann Loch Gilb) Eskoziako Argyll eta Bute eskualdeko hiriburua da, 2.300 biztanle baino ez duen arren (2013).

Lochgilphead
Ceann Loch Gilb
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaArgyll eta Bute
Geografia
Koordenatuak56°02′N 5°26′W / 56.04°N 5.44°W / 56.04; -5.44
Map
Demografia
Biztanleria2.300 (2016)
Informazio gehigarria
Sorrera1790
Ordu eremuaUTC±00:00

Geografia

aldatu

Izenak dioen bezala Gilp aintziraren (Eskoziako gaeleraz: Loch Gilb) ertzeko herria da.

Historia

aldatu

Aintzinatik populatua izan da eremu hau. Hori adierazten dute harrietan aurkitu diren kopa eta eraztun itxurako marka artistikoek.

1550 urtearen inguruan bazen Kilmory aldean eliza bat. 1816 eta 1820 artean lurraldearen jabeak ziren Campbelltarrek Kilmory gaztelua eraiki zuten bertan.

Lochgilphead herria bera Inveraray eta Campbeltown artean bidea eraiki zenean sortu zen. 1831ean moila eraiki zuten eta itsasoz Glasgowrekin harremanduta gelditu zen. Herri txikia izan arren 1975rean Argyll eta Buteko hiriburu administratiboa izatea erabaki zuten eskualdeko agintariek, eskualde handi honen erdialdean kokaturik zegoelako bereziki. Administrazioaren bulegoak Kilmory gazteluan kokaturik daude.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Iruditegia

aldatu


Kanpo estekak

aldatu