Campbelltown (Eskoziako gaeleraz: Ceann Loch Chille Chiarain, eskozieraz: Cammeltoun) Eskoziako Argyll eta Bute eskualdeko udalerri bat da, 2011ko erroldaren arabera 4.852 biztanle ditu. Kintyre penintsulan dago.

Campbeltown
Campbeltown
Kinlochkilkerran
Ceann Loch Chille Chiarain
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaArgyll eta Bute
Izen ofizialaCampbeltown
Kinlochkilkerran
Jatorrizko izenaCampbeltown
Kinlochkilkerran
Posta kodeaPA28
Geografia
Koordenatuak55°25′24″N 5°36′22″W / 55.4233°N 5.6061°W / 55.4233; -5.6061
Map
Demografia
Biztanleria5.722 (1991)
4.670 (2016)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (1991)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
campbeltown.info

Geografia aldatu

Kintyre penintsulako herri nagusia da, ekialdeko kostaldean dagoena. Campbeltown Loch-en ertzean dago eta Davaar uhartea dauka aurrean eta itsasbeheran oizen irits daiteke bertara.

Historia aldatu

Aurrehistoriatik populatua izan da eremu guzti hau. Clonmacnoiseko San Kiaran bertan bizi izan zen herria oraindik sortu gabe zegoela.

Hasiera batean Kinlochkilkerran izenarekin ezagutu zen, gaelerazko Ceann Loch Chille Chiarain izenaren anglizazioa da. Izenak "Ciaránen elizako aintziraren burua" esan nahi du. 1667an Archibald Campbell (Argylleko kondea) herriaz jabetu zenean izena aldatu zitzaion, Campbelltown ("Campbellen herria") bihurtuz.

Itsasontzigintzan, arrantzan eta whisky ekoizpenean oinarritu zuen ondoren bere ekonomia. Gaur egun Eskoziako whisky ekoizpenaren jtorrizko izendapena duten bost eskualdetako bat da Campbelltown single malts. 30 whiky distilategi izatera iritsi zen eta "whiskyaren mundu mailako hiriburua" ezizena eman zitzaion. Estatu Batuetako Depresio Handiaren garaian ezarritako alkoholaren debekuak galera handiak ekarri zizkion eta distilategi gehienek itxi beharra izan zuten. Gaur egun hiru distilategik baino ez diraute jardunean.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Davaar uhartea

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu