Tobermory (Eskoziako gaeleraz: Tobar Mhoire) Eskoziako Argyll eta Bute eskualdeko hiria da, Mull uharteko herri bakarra da, 2014ko erroldaren arabera 980 biztanle ditu, uharte guztiaren herena.

Tobermory
Tobar Mhoire
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaArgyll eta Bute
Posta kodeaPA75
Geografia
Koordenatuak56°37′N 6°04′W / 56.62°N 6.07°W / 56.62; -6.07
Map
Demografia
Biztanleria1.010 (2016)
Informazio gehigarria
Sorrera1788
tobermory.co.uk

Etimologia aldatu

Gaelerazko Tobar Mhoire izenak "Maryren putzua" esan nahi du. Amabirjinari aintzina dedikaturiko putzu baten inguruan sortu bide zen herria.

Geografia aldatu

Uhartearen ipar-ekialdean kokaturik dago. Calve uharteak babesten du Tobermoryko kaia. Uharte honek populaziorik ez du.

Historia aldatu

1588an Espainiako Itsas Armada Garaiezinaren parte zen itsasontzi bat bertan gelditu zen hornigaiak hartzeko baina hainbat istilu izan ondoren itsasontziak sua hartu eta lehertu egin zen. Barnean zeramatzan urrezko lingoteak Tobermoryko lokatzen azpian omen daude, baina saiakerak egin diren arren ez dira oraindik aurkitu.

Tobermory bera 1788an sortu zuten arrantza portu izateko. 1880an kaltzio silikato hidratatu berezi bat aurkitu zuten eta tobermorita izena eman zioten.

Bigarren Mundu Gerrako Atlantikoko borrokan Royal Navyren entrenamendu basea izan zen.

Biztanleak aldatu

%71 eskoziarrak dira eta %23an ingeles jatorrikoak.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Tobermory whisky distilategia
  • An Tobar arte galeria

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu