Mull of Kintyre

Mull of Kintyre izenez deitzen dena Eskoziako hego-mendebaldean dagoen Kintyre penintsulako muturrik hegoaldekoena da. Bere izenaren jatorria goideliko hizkuntzako Maol Ceanntìre izenean datza. Gune honetan 1788an eraikitako itsasargi bat kokatzen da, eta leku honek nonbait ospea baldin badu, 1977an Paul McCartney musikariak konposatutako izen berdineko abestiari zor dio.

Mull of Kintyre
Mull of Kintrye Lighthouse.jpg
Geografia
Koordenatuak55°18′40″N 5°48′14″W / 55.311°N 5.804°W / 55.311; -5.804Koordenatuak: 55°18′40″N 5°48′14″W / 55.311°N 5.804°W / 55.311; -5.804
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Scottish council areaArgyll eta Bute
Ur-gorputzaIpar kanala

Egun argitan leku honetatik Ailsa Craig uhartea nahiz Irlandako iparraldeko kostaldea eta bertako Fair Head lurmuturra ikus daitezke. Uste denez, lehenbiziko europarrek kokagune honetatik igaro omen ziren Irlanda populatzera. Era beran, Irlandako eskotoak itsasarte hau iragan eta Ipar Irlanda eta Eskozian Dál Riata erresuma sortu zuten.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu