Bute uhartea
Bute (ingelesez: Isle of Bute, Eskoziako gaeleraz: Eilean Bòid, Eilean Bhòdach) Eskoziako mendebaldeko kostaldean dagoen uharte bat da. Uharte honetako herri bakarra Rothesay da.
Bute uhartea | |
---|---|
![]() | |
Bertako izena | Isle of Bute / Eilean Bòid |
Geografia | |
Kokapena | |
Uhartedia | Clydeko fiordoa |
Azalera | 122,17 km2 |
Punturik garaiena | Windy Hill |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | ![]() Argyll eta Bute |
Hiri populatuena | Rothesay |
Hiri populatuenaren biztanleria | 4.850 |
Gizartea | |
Biztanleria | 6.498 |
Talde etnikoak | Eskoziarrak: gaeldarrak eta anglosaxoiak. |
Geografia
aldatuClydeko fiordoan kokaturik dago. Mendebaldean hondartza ezagunak ditu.
Historia
aldatuAurrehistoriatik populatua izan deneko aztarna arkeologikoak aurkitu izan dira uhartean.
VI mendean Dál Riata eskotoen erresumaren parte izan zen. IX mendean eskandinaviarrak iritsi ziren eta lau mendetan izan ziren bertan agintari. XII mendetik aurrera eskoziar leinuen eskuetan egon da, Somerled hasieran eta Steward ondoren. Azken hauek Eskoziako koroa eskuratu zuten XIV mendean eta Honen ondorioz Roberto II.a eta Roberto III.a erregeen egoitza bihurtu zen Rothesayko gaztelua.
XIX mendean Buteko markesak Mount Stuart House eraiki zuen.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Rothesayko gaztelua
- Mount Stuart House
Iruditegia
aldatu-
Rothesayko kaia.
-
Mount Stuart House.
-
Scalpsie badia.
-
Ettrick badia.