ARASKI Arabako Saskibaloia (izen osoa ARASKI Arabako Emakumeen Saskibaloia) Arabako hiriburuko saskibaloi taldea da. 2010ean UPV-Alava eta Abaroa taldeak bilduz sortua. Taldea 2016an Espainiako Emakumezko Saskibaloi Ligara igo zen.

Araski AES
Araski AES logoa
Araski AES logoa
Ligak Espainiako Emakumezkoen Saskibaloi Liga
Sorrera 2010
Pabiloia Mendizorrotza polikiroldegia
4.000 leku
Kokapena Gasteiz
Taldearen koloreak          
Lehendakaria Livia López
Entrenatzailea Madelen Urieta
Webgunea www.araski.com
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan

Jatorria aldatu

UPV-Alava eta Abaro taldeek "Araski Arabako Emakumeen Saskibaloia" elkartea sortu zuten, Araban emakumezkoen saskibaloia egituratzeko organo gisa. Elkarte honen helburua zen klubak eta ikastetxe gehienak biltzea saskibaloiarako proiektu berean.

2010. urtean "Tiempo de chicas" proiektua abian jarri zen, Arabako Foru Aldundiak eta EHUk babestuta. Horri esker, egonkortasun eta kirol proiekzio handiagoa ematen zaio Arabako saskibaloiari.

Helburua aldatu

ARASKI AES saskibaloiko emakumeentzako formakuntza eta promoziorako proiektua da. Kirolaren helburuak ez ezik, beste helburu batzuk ere lortzeko lan egiten duena. Arabako emakumezkoen kirolari eta kirolariei ikusgarritasuna emateko nahian sortu zen. Proiektuak lortu nahi dituen helburuak hurrengoak dira: emakumeen ahalduntzea, lidergoa, erreferenteak sortzea, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, besteak beste.

Uniformea aldatu

Araskiko uniforme nagusia berdea da, bai elastikoa baita prakak ere, eta letra zuriak ditu. Ordezkoa, berriz, fuksia kolorekoa, baina 2020/2021 denboraldirako beltzarekin aldatu dute.

Pabiloia aldatu

Taldearen pabiloi ofiziala Mendizorrotza da, Gasteizko udaletxekoa dena. Amadeo Garcia Salazar plazan kokatuta, 3000 pertsonentzako edukiera duena. Han, 2019ko Erregina Kopa jokatu zen otsailaren 28tik martxoaren 3ra.

Palmaresa aldatu

Azken urteak aldatu

Urtea Maila Postua Kopa
2010-11 1. Nazionala 4.a
2011-12 1. Nazionala 2.a
2012-13 1. Nazionala 1.a (igo)
2013-14 Liga 2 4.a
2014-15 Liga 2 2.a
2015-16 Liga 2 1.a (igo)
2016-17 Liga 6.a, final erdiak final erdiak
2017-18 Liga 10.a
2018-19 Liga 7.a, final 1/4 final 1/4
2019-20 Liga bertan behera¹ final erdiak
2020-21 Liga 11.a
2021-22 Liga 12.a
2022-23 Liga 10.a final erdiak
  • ¹ 2019-20an denboraldia bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz. Une horretan, bukatzeko lau jardunaldiren faltan, Gernika KESB hirugarren postuan zegoen ligan.

2022-2023 Taldea aldatu

# Izena Postua
4   Annika Holopainen Hegal-pibota
7   Maider Castellano Antolatzailea
9   Maria Asurmendi Antolatzailea
10   Natalie van den Adel Hegalekoa
11   Maimouna Diarra Pibota
12   Txell Alarcón Hegalekoa
13   Laura Pardo Pibota
14   Florencia Chagas Eskolta
15   Marina Ortiz de Zárate Hegalekoa
22   Tanaya Atkinson Hegalekoa
27   Agostina Burani Hegal-pibota

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.