Arancinu
Arancinu edo arancina (italieraz oro har arancino[1], pluralean arancini) Siziliako ohiko kale-jana da, hainbat osagaiz betetako arroz-bola frijitua. Betelan nagusia ragù da (okela eta barazki xehatuak eta tomatearekin erregosia), ilar eta caciocavallo gaztarekin, baina beste hainbat ere izan ditzake, adibidez mozzarella eta urdaiazpiko zatitxoak, edo alberjinia egosiak. 8-10 cm zabal da eta bola itxura du, ogiztatzean eta frijitzean laranja baten itxura ematen diona, hortik izena (sizilieraz aranciu edo arancia, laranja). Siziliako ekialdean, kono itxura du raguz beterikoa, Etna sumendia gogorarazten duena.
Arancinu | |
---|---|
arroz bola eta jaki | |
Osagaiak | arroza |
Historia | |
Jatorria | Italia |
Izena
aldatuBai arancinu etA bai arancina hitzek laranjatxo esan nahi du, hau da aranciu (maskulinoa) eta arancia (femeninoa) hitzen txikigarriak.
Sizilian bada halako eztabaida lehiakor bat, ea zein den termino egokia, oro bar mendebaldean arancina eta ekialdean arancinu erabiltzen baita. Errealitate linguistikoa askoz konplexuagoa da Cataniako edo Messinako arancinu eta Palermoko arancina arteko lehia ezaguna baino. Izan ere, sizilieraz, arancina uhartearen ekialdeko sektore batzuetan ere hedatuta dago, bereziki Ragusa eta Sirakusa eskualdetan, arancinu hitza ekialdetik hain hurbil ez dauden eremuetan oso hedatuta dagoen bezala[2]. Beste eskualde batzuetan, bi terminoen arteko erabilera modu irregularrean erabiltzen dira.
Ezaugarriak
aldatuSizilian, arancinu ohikoenak dira al ragù (haragi-saltsa daramana), al burro (gurina mozzarella, urdaiazpikoa eta, batzuetan, bexamela daramatzana) eta agli spinaci (espinakak eta gazta daramatzana). Gainera, Catania aldean oso hedatuta daude alla norma edo alla catanese (alberjiniekin) eta al pistacchio (Bronteko pistatxoekin). Hala ere,
Edozein osagairekin egokitzeko gaitasuna dela-eta, aldaera asko ugaritu dira azken urteotan. Badira arancinu errezetak, arrozaz gain, perretxikoak, saltxitxak, gorgonzola, izokina, oilaskoa, ezpata-arraina, itsaskiak, pestoa, izkirak eta txipiroi-tinta erabiltzen dituztenak. Aldaera gozoak ere badira: kakaoarekin eta azukrearekin prestatzen direnak (normalean Santa Luzia jaia dela eta) gianduia kremarekin (batez ere Palermo inguruan) eta txokolatearekin, baita gingarekin ere.
Campanian, arrancinuak pall 'e riso du izena eta, normalean, txikiagoa izaten da, gehienetan al ragù (okela, saltsa, ilarrak eta mozzarellarekin.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Italiera hiztegiek ez dute ekartzen forma femeninoa, horien artean Sabatini-Coletti, Gabrielli, Treccani.
- ↑ (Italieraz) Arancina o arancinu? Una risposta esaustiva. cademiasiciliana.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).