Antony Blinken
Antony John "Tony" Blinken (New York, 1962ko apirilaren 16a) estatubatuar abokatu eta politikaria da. Estatu Batuetako Estatu idazkariorde gisa jardun zuen 2015etik 2017ra, eta Segurtasun Nazionaleko aholkulari laguntzaile gisa 2013tik 2015era, Barack Obama presidente zela. Lehenago, Ikerketa Estrategiko eta Internazionalen Zentroko ikertzaile nagusi (2001-2002), Estatu Batuetako Senatuko Kanpo Harremanetarako Batzordeko langile demokraten zuzendari (2002-2008) eta Obama-Biden trantsizio presidentzialeko kide (2008ko azarotik 2009ko urtarrilera) izan zen, besteak beste.[1]
Blinken gai globaletako analista izan zen CNNrentzat. Joe Biden presidente hautatuak aukeratu zuen estatu-idazkari izateko, eta 2021eko urtarrilaren 26an hartu zuen kargua.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Horowitz, Jason. (2013-09-15). «Antony Blinken steps into the spotlight with Obama administration role» Washington Post ISSN 0190-8286..
- ↑ (Ingelesez) «Biden to Name Longtime Aide Blinken as Secretary of State» Bloomberg News 2020-11-23.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |