The Washington Post
The Washington Post Washington hiriko egunkaririk zaharrena eta hedatuena da eta gaur egun paperezko edukia eta eduki digitalak argitaratzen ditu.
The Washington Post | |
---|---|
Laburdura | Washington Post |
Mota | informazio orokorreko egunkaria |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1877ko abenduaren 6a |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaratze lekua | Washington |
Formatua | paperezkoa eta digitala |
Kolorea | koloreko eta zuri-beltzeko orriak tartekatzen ditu |
Argitaletxea | 1150 15th Street, N.W. Washington D.C. |
Banaketa | |
Banatze-eremua | AEB |
Maiztasuna | astelehenetik igandera paperean; egunero webgunean |
Salneurria | 2$ (igandeetan 3,5$€) |
Historia | |
Ideologia | aurrerakoia |
Sortzailea | Stilson Hutchins |
Zuzendaria | Martin Baron |
Erredaktoreak | Matt Murray, Sally Buzbee eta Martin Baron |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0190-8286 eta 2641-9599 |
washingtonpost.com | |
1877 urtean sortu zen Stilson Hutchinsen eskutik eta hiru urte geroago Washington D.Cko eguneroko lehen egunkari bilakatu zen. Hedabidearen unerik ospetsuena 1970ko hamarkadan iritsi zen: Bob Woodward eta Carl Bernsteinen Watergate eskandaluaren gaineko erreportaje eta ikerketen ondorioz, Richard Nixon, garaiko presidente zenak dimititu egin zuen.
Egunkari honek eskualdeko egunkari bezala definitzen du bere burua, baina eduki nazionalak ere argitaratzen ditu. Irakurleen gehiengoa Columbia distritutik dator.
Gaur egun (2019), hedabidea Nash Holdings LLC fondoaren propietatea da (Jeff Bezos da horretan buru) eta holding enpresa mediatiko eta ez-mediatikoak dauden; hala nola, Express eta El Tiempo Latino doaneko egunkariak.
Historia
aldatuThe Washington Post egunkaria 1877 urtean sortu zuen Stilson Hutchin-ek eta hiru urte geroago Washington D.C.ko eguneroko lehen egunkaria bilakatu zen. 1905.ean, Washington McLean eta bere seme John Roll McLeanek, The Cincinnati Enquireren jabeek, egunkariaren jabegoa lortu zuten. Egunkariak porrot egin zuen eta 1933ean Eugene Meyerrek, Erreserba Federaleko gobernadoreen batzordeko kideak erosi zuen. 1959 urtera arte izan zen Post-eko zuzendari. 1946ean egunkaria Philip L. Grahamen eskuetan geratu zen. Ordura arte egunkariaren editorea zen.
Graham-ek 1963 urtean bere buruaz beste egin zuen eta Washington Post Company-ren kontrola Katharine Graham-en esku geratu zen. 1969-1979 bitartean egunkariaren editore izan zen eta 1993tik 2001ean komite exekutiboaren zuzendaria ere izan zen, hil zen arte.
Katharine Grahamen gidaritzapean, egunkariari historian tokia eman zion Watergate eskandalua gertatu zen, eta The Washington Post izan zen hartaz lehena informatzen, eta baita gero, hari desberdinetatik tiraka, informazio gehien atera zuena, harik eta demostratua geratu zen Richard Nixon presidentea bera zegoela joko zikinean inplikatua (eta Nixonek dimisioa eman zuen). Watergate kasuaren jarraipenean Bob Woodward eta Carl Bernstein kazetariak izan ziren famatuak, baina rol inportantea izan zuen halaber beraien editore Barry Sussmanek[1]. Kazetarien rola All the President's Men filmean geratu zen erretratua, filma bera Woodwardek eta Bernsteinek idatzi zuten liburuan oinarritu zelarik.
Donald Graham izan zen Washington Post-eko editorea 1979tik 2000ra, Boisfeuillet Jones Jr.-ek. editore eta zuzendari karguak hartu zituen arte. 2013ko abuztuaren 5an Jeff Bezos-en hedabidearen erosketaren berri eman zuen egunkariak, 250 milioi dolarren truke. Erosketa honekin, Graham familiaren ibilbidea amaitu zen egunkarian. Bezosek Fred Ryan (Politico hedabidearen sortzailea eta CEOa) izendatu zuen The Washington Post-en CEO eta editore berri bezala, hedabideari ikuspegi digitalagoa emateko asmoarekin. 2014an egunkariaren egoitza lekualdatu zen Washingtoneko 1150 15th Street-era.[2]
Edukiak eta ildoa
aldatuThe Washington Post egunkariaren lurralde esparrua nahiz eta AEBko ekialdeko kostaldea izan, eduki lokal, nazional zein mundu guztiko gaiak lantzen ditu. Egunkaria ekialdeko kostara bideratuta dago baina lantzen dituen edukien ondorioz mundu guztian kontsumitzen den egunkari bat da, webguneko bertsioari esker gehienbat. Hedabideak bi euskarri erabiltzen ditu, paperezko edizioa eta web orrialdea. The Washington Post egunkariak gai desberdin asko lantzen ditu, baina, politika da bai azalean eta egunkariaren barruan gehien lantzen den gaia.
Ildoari dagokionez. The Washington Post egunkariak liberaltzat definitzen du bere burua eta Donald Trump presidentearekiko kritikoa da. The Post View atalean publikatzen dira editorialak. Hauek, gai polemikoei buruzkoak izaten dira.
Enpresa eta negozio eredua
aldatuThe Washington Post hedabidearen jabea Nash Holdings LLC (Limited Liability Company) da, Jeff Bezosek sortu zuena. Nash Holdings enpresa 2013ko urrian sortu zen egunkariaren erosketarako. Jeff Bezosen enpresak burtsan kotizatzen du, The Washington Post Company izenarekin. Jeff Bezos da The Washington Post-en akzionista nagusia, baina ez soilik hedabidearena, baita Amazon.com eta Blue Origin konpainia aeroespazialarena ere. Forbes aldizkariaren arabera, munduko pertsona aberatsena da Bezos gaur egun.
Diru iturri desberdinak ditu The Washington Post hedabideak. Egunkariak egunero bertsio digitala zein paperezko argitalpenak plazaratzen ditu. Paperezko edizioaren aleen prezioa, astegunetan, 2$-ekoa da eta igandetan 3,5$-ekoa. Bestalde, bertsio digitaleko eduki gehienak doakoak dira, baina harpidedun izateko aukera ere badago, eduki esklusiboak ikusi ahal izateko. Harpidetza motaren arabera, harpidedunek 60$ edo 90$ ordainduko dituzte urtean.
Harpidetza motak
aldatu- Basic Digital: Lau hilabetero 6$ edo urtean 60$ ordaintzeko aukera dago. Aukera honek, thewashingtonpost.com webgunean mugarik gabe sartzea ahalbidetzen du erabiltzailea. Bestalde, Washington Post-en edozein aplikazio mugarik gabe erabiltzeko aukera ere badu harpidedunak.
- Premium EU Ad-Free: Lau hilabetero 9$ edo urtean 90$ ordaintzeko aukera ematen du hedabideak. Aukera honek, publizitaterik gabeko webgunea, washingtonpost.com-era mugarik gabe sartzea eta Washington Post-en edozein aplikazio mugarik gabe erabiltzea eskaintzen du, besteak beste. Horretaz gain, doako harpidetza eskaintzen zaio erabiltzaileari, nahi duenarekin partekatzeko. Amaitzeko, erabiltzaileek The Washington Posteko Pullitzer sariaren kazetari irabazleek idatzitako liburu guztiak jaitsi ditzakete.
Bestelako diru iturriak
aldatuPublizitatea, harpidetza eta eguneroko salmentez gain, The Washington Post-ek Washington D.C. hirian dagoen egoitzan denda bat dago, non merchandising ugari eros daitekeen, hala nola, edalontziak, kamisetak, etab. Bestalde, esan beharra dago The Washington Posteko argitalpenetan erabiltzen diren argazki asko ere salmentan jartzen direla, eta asko saltzen direla.
Hedapena
aldatuHedabidearen hedapen datuei dagokienez, ComScore-ren arabera, 2018ko ekainean The Washington Post-en edizio digitalak 80 milioi bisita inguru izan zituen. Mugikorraren bidezko irakurleak ere %5eko handiagotzea jasan zuen aurreko urteko hilabete bereko datuak kontuan izanik, 65.5 milioi bisitarekin 2018ko ekainean. Paperezko edizioan aldiz, 2017an AEBetako egunkari salduenen rankingean seigarren postuan zegoen The Washington Post, egunean 313.000 aleko salmentarekin.
The Washington Post hedabideak 2007an audientziari buruz egindako azterketaren arabera, audientziaren %72a unibertsitateko graduatuak eta %42a postgraduko titulatuak ziren. Bestalde, audientziaren %82a Washington eremutik kanpokoak ziren, eta hedabidea kontsumitzen zuen populazioaren %34k negozio erabakiak hartzen zituen egunkariak argitaratutako informazioaz baliatuz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Benton, Joshua. (2022). «All the newsroom’s men: How one-third of “The Watergate Three” got written out of journalism history» Nieman Lab (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).
- ↑ Berria.eus. «Amazonen jabeak 'The Washington Post' egunkaria erosi du» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) The Washington Post