Anton Rubinstein

Anton Grigorievitx Rubinstein (Vychvatinetz, Podolia, 1829ko azaroaren 28a - Peterhof, San Petersburgo, 1894ko azaroaren 20a) errusiar pianista, musikagilea eta irakaslea izan zen.

Anton Rubinstein
Rubinstein-Anton.jpg
Bizitza
JaiotzaOfatinți1829ko azaroaren 16a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaPetergof1894ko azaroaren 8a (juliotar egutegia) (64 urte)
Hobiratze lekuaTikhvin hilerria
Alexander Nevsky Lavra (en) Itzuli
Familia
AitaGrigory Romanovich Rubinstein
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Irakaslea(k)Alexander Villoing (en) Itzuli
Siegfried Wilhelm Dehn (en) Itzuli
Josef Dachs (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakclassical composer (en) Itzuli, piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta musikagilea
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
Sinfonia
erromantizismoa
Musika instrumentuapianoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0748254 Allocine: 38160
Spotify: 01ngcjkCXOFGBB3UVG3saM Musicbrainz: 0f4d7f2c-69e9-4795-90f8-024b29a67cbe Discogs: 578726 IMSLP: Category:Rubinstein,_Anton Allmusic: mn0000683409 Find a Grave: 12942829 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Bederatzi urte zituela eman zuen lehen kontzertua. Konposizio-ikasketak egin zituen Berlinen S. Dehnekin, 1844-1846 urte-bitartean.

1849. urtean San Petersburgora joan zen, Elena Pavlovna dukesaren pianista izan zen, eta operak idatzi zituen. 1854-1858 urte-bitartean Europan zehar eman zuen kontzertu-denboraldi baten ondoren, ospetsu egin zen.

1862an San Petersburgoko Kontserbatorioa sortu zuen, eta hango zuzendari izan zen 1867 arte.

1867-1886 urte-bitartean kontzertu-saioak eman zituen Europan, eta 1872-1873 urteetan Estatu Batuetara jo zuen.

Rubinsteinek gaur egun arteko errusiar pianisten eskolaren oinarriak finkatu zituen. Teknika ezin hobea zuen, Lisztenaren parekoa.

Opera aipagarriak ditu, besteak beste: Dmitri Donskói (1852); Paradisu galdua (1855); Babelgo dorrea (1872); eta Neron (1879).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton Rubinstein  

ErreferentziakAldatu