Antonín Mrkos

astronomo txekiarra


Antonín Mrkos (txekieraz ˈantoɲiːn ˈmr̩kos ahoskatua; Střemchoví, 1918ko urtarrilak 27-Praga, 1996ko maiatzak 29) txekoslobakiar astronomo bat izan zen.

Antonín Mrkos

Bizitza
JaiotzaStřemchoví (en) Itzuli1918ko urtarrilaren 27a
Herrialdea Txekia
 Txekoslovakia
HeriotzaPraga1996ko maiatzaren 29a (78 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Ľudmila Pajdušáková
Hezkuntza
HeziketaBratislavako Comenius Unibertsitatea
Hizkuntzaktxekiera
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta discoverer of asteroids (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Pragako Unibertsitate Karolina
Skalnaté Pleso Behatokia
Klet behatokia

18 hilabete eman zituen Antartikan 1950eko hamarkadako sobietar espedizio bateko kide bezala, aurora australa eta beste fenomeno batzuk aztertzeko asmoz. Skalnaté Pleso Behatokian ere lan egin zuen.

18D/Perrine-Mrkos, 45P/Honda-Mrkos-Pajdusakova, 124P/Mrkos eta 143P/Kowal-Mrkos aldikako kometak aurkitu edo elkaraurkitu zituen C/1957 P1 ez aldikako kometa dizdiratsua ere aurkitu zuen (garaiko izendapenez 1957d Kometa).

Asteroide ugari ere aurkitu zituen, horien artean Amor familiako 5797 Bivoj eta 3451 Mentor troiar asteroidea. 1832 Mrkos asteroidea bere omenez izendatu zen.